Niki de Saint Phalle
Bortizkeria margotzea
Emakumeen rolak
Atalak
Eskopetaren artea
- Izenburua:
- Eskopetaren artea
- Erakusketa:
- Niki de Saint Phalle
- Gaiak:
- Artea eta komunikabideak | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Materiala | Sinbologia | Pierre Restany | Indarkeria
- Mugimendu artistikoak:
- Body Art | Errealismo Berria
- Artelan motak:
- Eskultura | Performance | Pintura
- Aipatutako artistak:
- de Saint Phalle, Niki
“Artea aurkitzea zorionekoa izan zen, psikologiaren aldetik terrorista bihurtzeko ezaugarri guztiak nituen. Baina, horren ordez, armak erabili nituen kausa on baterako: artearen kausarako”.
Ia hamar urtetan zehar, 1961ean hasita eta 1970eko hamarkada hasiera arte, Saint Phalle-k hogei bat Tiro-ekintza egin zituen jendaurrean. Ekintza horiek performance, Body Art, eskultura eta pintura tartean hartzen zituzten artelanak ziren. Gehienetan ekintza hauek film edo argazkien bidez dokumentatu zituen, are telebistarentzat espresuki prestatu eta gauzatu ere. Artelanok burutzeko erritu-antzeko bat jarraitzen zuen artistak: hainbat objektu hautatu eta horietan koloretako pinturaz betetako poltsak sartzen zituen; ondoren objektu horiek etzandako gainazal baten gainean itsatsi eta igeltsu zuriz estaltzen zituen; azkenik artistak berak, beste parte-hartzaileek edo handik pasa zitekeen edonork tirokatu egiten zuten gainazala eskopeta batez, artelana “sorrarazteko”. Pierre Restany arte-kritikariak, lehen Tiro hura ikusi ondoren, Niki de Saint Phalle Errealista Berrien taldera batzera gonbidatu zuen. Tiroek sortutako eskandaluak eta performancearen historian hain goiztiarrak izateak haien ezaugarri sakonagoak ezkutatu zituzten. Izan ere, Tiroek esanahi anitzak dituzte: heriotzaren antzezpentzat uler daitezke, baina gizartearekiko eta politikarekiko kritika ere badira, are eduki feminista ere badute.