Edukira zuzenean joan

Niki de Saint Phalle

Ama irensleak, aita harrapariak

Info gehiago

Atalak

"Nire lanak gehiengoarentzat dira"

Izenburua:
"Nire lanak gehiengoarentzat dira"
Erakusketa:
Niki de Saint Phalle
Gaiak:
Artea eta gizartea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Sinbologia | Tamaina | HIESa | Sentimenduak | Alaitasuna | Arrazakeria
Artelan motak:
Arkitektura | Kokapen zehatzerako artea
Aipatutako artistak:
de Saint Phalle, Niki

“Güell parkean zirrarak sentitu nituen, tximistak. Dardarka hasi nintzen. Egun horretan, argi neukan nire patua: egun batean, neuk ere, nire eran, egingo nukeen lorategi fantastiko bat”.

Niki de Saint Phalle artistarentzako bere sormenaren arrazoietako bat alaitasuna, umorea eta kolorea eskaintzea zen. 1960ko hamarkadatik aurrera hasitako arkitektura-proiektu erraldoiek artearen ikuspegi horri erantzuten zioten: pertsona ororengana jotzen dute eta jendea zoriontsu egiten saiatzen dira. Italiako Tarotaren lorategia Saint Phalleren artelan publiko garrantzitsuena, eta handinahiena, izan zen. Oso artista gutxik lortu dute horren artelan publiko handia eta konplexua eraikitzea; izan ere, Saint Phallek berak oso-osorik finantzatu zuen, haren artegintzarekin lotutako produktuen eta argitalpenen salmentaren bitartez. Lorategian bildutako pieza bakoitzak hainbat interpretazio-maila eskaintzen du, eta eduki konplexua dute, baina, askotan, haien itxura dela-eta, azaleko irakurketa baten alde galtzen da konplexutasun hori. Irakurketa horretan sakontzen badugu, Saint Phalleren artegintzaren azpian gizarte-arazoekin lotutako gaiak daudela ohartuko gara. Lehenetariko artistetako bat izan zen arrazakeriaren, eskubide zibilen, eta, geroago, AEBko kultur aniztasunaren inguruko gaiak jorratzen. 1980ko hamarkadan, hiesaren ondorio lazgarrien inguruko jakintza zabaltzeko erabili zuen artea, eta horretan ere aitzindari izan zen.

BESTE ATALAK

Bortizkeria margotzea

Niki de Saint Phalle, Atala, 2015

Info gehiago

Eskopetaren artea

Niki de Saint Phalle, Atala, 2015

Info gehiago

Emakumeen rolak

Niki de Saint Phalle, Atala, 2015

Info gehiago

Nanak boterera

Niki de Saint Phalle, Atala, 2015

Info gehiago

Gizarte matriarkal berria

Niki de Saint Phalle, Atala, 2015

Info gehiago

Dianaren ametsa

Niki de Saint Phalle, Atala, 2015

Info gehiago

Ama irensleak, aita harrapariak

Niki de Saint Phalle, Atala, 2015

Info gehiago

"Nire lanak gehiengoarentzat dira"

Niki de Saint Phalle, Atala, 2015

Info gehiago