Edukira zuzenean joan

Niki de Saint Phalle

Emakumeen rolak

Info gehiago

Gizarte matriarkal berria

Info gehiago

Atalak

Nanak boterera

“Nire Nanak handiak dira gizonak ere handiak direlako. Are handiagoak izan behar dira berdinak izateko” […]. “Niretzat, nire eskulturek emakumeen mundua, handiagotua, emakumeen asmo-handitasunak, emakumeen zeregina gaur egungo munduan, emakumeen boterea aditzera ematen dituzte”.

Nanak askotarikoak dira: dantzariak naiz kirolariak, handiak —are erraldoiak, batzuetan— mardulak batzuk, sexiak besteak. Baina guztiek dute haien baitan emakumeak eskubide guztien jabedun liratekeen mundu berriaren ametsa. Espazio publikoan duten presentzia sinbolikoa da. Izan ere, haien gorputzak modak ezarritako estereotipoetatik aske agertzen zaizkigu, emetasun garbia eta feminismo irribarretsua erakusten dute, artistaren araberakoa, haren bozeramaileak baitira: “Gizonak baino gehiago izatea: haien pribilegioak izatea eta femeninotasunari eustea, kapela ederrak eramaten jarraitzen dudan bitartean”. Nanen irudiak puztukietan, serigrafietan, bitxietan eta hainbat argitalpenetan agertu ziren. Haiek dira Niki de Saint Phalle-k erabili zituen gerlariak feminismoaren aldeko borrokan. Aitzindaria izan zen Niki de Saint Phalle artearen munduan feminismoaren aldeko aldarrikapena egiterakoan eta bere Nanak laster eskubide zibilen aldeko mugimenduaren ikur gisa erabili zituen ere.

“Ni, basatia? Azkenean, hori da erantzuna: emakume bat gizonen zibilizazioan gizon beltz bat zibilizazio zuri batean bezalakoa da. Emakumeak eskubidea du ezetz esateko, matxinatzeko, bere independentzia aldarrikatzeko. Bandera odoleztatua altxatu du”.

BESTE ATALAK

Bortizkeria margotzea

Niki de Saint Phalle, Atala, 2015

Info gehiago

Eskopetaren artea

Niki de Saint Phalle, Atala, 2015

Info gehiago

Emakumeen rolak

Niki de Saint Phalle, Atala, 2015

Info gehiago

Nanak boterera

Niki de Saint Phalle, Atala, 2015

Info gehiago

Gizarte matriarkal berria

Niki de Saint Phalle, Atala, 2015

Info gehiago

Dianaren ametsa

Niki de Saint Phalle, Atala, 2015

Info gehiago

Ama irensleak, aita harrapariak

Niki de Saint Phalle, Atala, 2015

Info gehiago

"Nire lanak gehiengoarentzat dira"

Niki de Saint Phalle, Atala, 2015

Info gehiago