Edukira zuzenean joan

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera

Sarrera

Info gehiago

Elkarrekin, baina bakartuta

Info gehiago

Atalak

Erretratu baten indarra

Jakina, batek belarriak eta begiak bezalako gauzak sartzen ditu. Hala ere, horiek albait modu irrazionalenean sartu nahiko lituzke, eta irrazionaltasun horren arrazoi bakarra da, hura agertuz gero, irudiaren indarra askoz irmotasun handiagoz dakarrela, besterik gabe eseri eta itxura irudikatuko banu baino…”. Francis Bacon

Pertsonaia ezagun baten bere lehen erretratua egin zuen Bacon-ek 1951n: Lucian Freud pintore britainiarrarena. Zutik irudikatu zuen, ate baten kontra jarrita. Urtetan, miresten zituen lagun eta pertsonak irudikatu zituen, adibidez, Freud bera, Michel Leiris, Henrietta Moraes, Jacques Dupin, George Dyer, John Edwards, Reinhard Hassert eta Eddy Batache, besteak beste. Erretratu gutxi batzuk baino ez ziren mandatuak. Baconek berak hautatzen zituen ia beti, eta bidaltzen zizkioten argazkiak hartzen zituen margolanerako  oinarri.

Hainbat alditan, koadro horiek hondo urdinkara dute, eta bat datoz Baconen estudioaren kolorearekin. Hain zuzen, bertan atera zituzten horietako argazki batzuk. Beste batzuetan, berriz, hondoa beltza da, eta espainiar maisu handien artea ekartzen du gogora. Artelan batzuek beste tonu batzuk dituzte, adibidez, kadmio laranja, formatu handiagoko sorkuntzetan erabilia. Baconek ez zuen erretratatuen itxura fisiko hutsa islatzen: haiekin zuen harremanaren berri ematen ere saiatzen zen, baita lotura horrek nolako aztarna uzten zion. Ez dira erretratu psikologikoak, giza harremanen irudikapenak baizik.

Bere pinturetan, Baconek pertsonak desitxuratzen zituen era naturalistagoan irudikatuko balitu baino errealagoak egiteko. Leirisi egindako bi erretratuetatik, Baconek errealistagotzat jotzen zuen literaltasunetik urrutien dagoena. 1970eko hamarkadan, bere artelanetarako modelorik gabe omen zela, autorretratu gehiago egiten hasi zen. 1971tik 1979ra 29 pintatu zituen guztira, horietatik 15 bakarkakoak eta formatu txikian. Tarte horretan, Baconek nazioarteko ospe handia hartu zuen. 1971n, Pariseko Grand Palaisek, Picasso-ren ondoren, atzera begirako bat eskaini zion lehenengo artista bizia bihurtu zen eta, 1988an, Sobietar Batasunean erakusketa bat izandako Mendebaldeko lehen  artista.

BESTE ATALAK

Sarrera

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Erretratu baten indarra

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Elkarrekin, baina bakartuta

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Zezenketak

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Picasso: arterako atea

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Gizakientzako kaiolak

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Giza irudi bakanak

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Bizi funtsa

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Gorputzak agerian

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago