Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
Elkarrekin, baina bakartuta
Picasso: arterako atea
Atalak
Zezenketak
- Izenburua:
- Zezenketak
- Erakusketa:
- Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
- Gaiak:
- Zezena | Erakusketak | Tauromakia
- Mugimendu artistikoak:
- Erromantizismoa
- Teknikak:
- Akuafortea | Grabatua | Urtinta
- Artelan motak:
- Grabatua
- Aipatutako artistak:
- Bacon, Francis | Goya Lucientes, Francisco de
Bacon-ek elkarrizketa ugaritan agertu zuen gustuko zituela zezenketak eta Francisco de Goya miresten zuela. Hain zuzen, komisario-lanetan, Baconek maisu espainiarraren Don Andrés del Peral margolana aukeratu ere egin zuen 1985ean Londreseko National Galleryko funtsetan oinarritutako erakusketa baterako. Goyak, prestaketako, 50 marrazki egin zituen klarion gorriz bere Tauromakiarako eta, bertan, akuaforte, ur-tinta, punta lehor eta gubil grabatua erabili zituen. Serie horretako gai nagusia zezenketen bilakaera bada ere, gaiari buruzko Goyaren jarrerak eztabaida interesgarria piztu du oraintsu arte-historialarien artean.