Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
Picasso: arterako atea
Giza irudi bakanak
Atalak
Gizakientzako kaiolak
- Izenburua:
- Gizakientzako kaiolak
- Erakusketa:
- Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
- Gaiak:
- Giza gorputza | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Lerroa | Perspektiba | Sinbologia | Erakusketak
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismoa
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bacon, Francis | Giacometti, Alberto | Greco, | van Gogh, Vincent
“Nik irudia kontzentratzen duten laukizuzen horietan pintatuz murrizten dut mihisearen eskala. Besterik gabe, hobeto ikusteko”. Francis Bacon
Bigarren Mundu Gerraren ondoren (Francis Baconek zerbitzu zibilean parte hartu zuen asma kronikoa zuelako), kritikak eta jendeak berriz aitortu zuten artistaren obra, eta Erica Brausen galeria-jabearen arreta ere piztu zuen: luze gabe Baconen lana Europako askotariko herrialdetan jarri zuen erakusgai. 1948an, New Yorkeko Arte Modernoko Museoak Baconen lehenengo artelana erosi zion Brauseni.
Aldi horretan guztian, artistak irudien unibertso berri bat sortu zuen, literaturan, zineman, artean eta bere bizitzan oinarrituz asmatua. Baconek lengoaia guztiz berezi batez heldu zion ikonografia horri, eta giza zaurgarritasuna gordinkeria handiz adierazi zuen. Pertsonaia horiek itxura berezia dute, gizaki eta animalien artekoa, Eadweard Muybridge-ren argazki batzuetan bezala, eta kaioletan edo kubotan itxita eta harrapatuta agertzen hasten dira. Baconek bitarteko hori erabiltzen zuen ikusleak giza irudiei errepara diezaien. Lausoak eta desitxuratuak dira irudiak, zirriborro modukoak, trazu gris eta urdinetara murriztuak; bereziki Greco-ren lanak ekartzen dituzte gogora, batez ere Toledoko planoa eta bista, britainiar artistak gehien miretsitako artelanetako bat, baita Alberto Giacometti-ren marrazkiak ere, Baconek haren eskulturak baino gehiago goretsi zituenak. Gainera, omenaldia egin zion etapa honetan, geroago, Vincent van Gogh-i: pintzelkada solteaz eta kolore-sorta piztu batez ekarri zuen gogora, beste mihise batzuetako giza irudi ilunen kontrako aldean. Bacon liluratuta zegoen Van Goghekin, arauetatik eta errealitate hutsetik urruntzen baitzen adierazkortasunaren mesedetan.