Edukira zuzenean joan

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera

Giza irudi bakanak

Info gehiago

Gorputzak agerian

Info gehiago

Atalak

Bizi funtsa

Hori da artistaren pribilegioa, denboraz gaindikoa izatea. Pasioak gazte mantentzen zaitu, eta pasioa zein askatasuna ez al dira liluragarriak alajaina! Pintatzen dudanean, ez dut adinik. Pintatzeko plazera edo zailtasuna sentitzen dut bakarrik”. Francis Bacon

1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980koaren hasieran, Francis Bacon-ek, ordurako 70 urtetik gora zituela, bere sorkuntzetan aurretik bigarren mailan utzitako motiboak (adibidez, zezena) eta generoak (adibidez, paisaia) sartu zituen artelanetan. 1978 baino lehen, urriak dira paisaiak, eta gehienak 1940ko eta 1950eko hamarkadetan egin zituen; sarritan, gizakiak eta animaliak agertzen dira. Bizitzaren azken etapan, bere obra sinplifikatu egin zen; paisaiako elementuak testuingurutik bakartu zituen, eta artistak zehaztutako mugetan sartu. Era horretan, Baconek giza irudia tratatzeko baliatzen zuen antzeko moduan heltzen zion paisaiari: Martxoko pintura margolanean (1985) agertzen den olatua “atzeman” egiten du, edo errepidea Kaleko eszena (auto bat urrutian) koadroan.

Azken aldi honetako erretratuak gero eta soilagoak dira. Aurretik txertatutako elementuak kentzera ere heldu zen, konposizioaren ikusizko erreferentziak murrizteko eta giza irudi nagusira arreta eramateko. Artelan horietako batzuk aerosol pinturaz egin zituen eta, era horretan, Baconek ordu arte bere lanean erabili gabeko ehundurak sortu zituen. Mihise horiek bitan banatzen dira: kolore kementsuz egindakoak eta batez ere tonu grisak zein motelak erakusten dituztenak.

Zezena berriz agertu zen azken urte horietan. Bere ikonografiak Goya eta Picasso bezalako artistak ematen ditu aditzera, baina baita Federico García Lorca poeta eta Michel Leiris idazlea eta, zehazki, zezenketei egiten die erreferentzia.

Francis Bacon Madrilen hil zen 1992an, Museo del Pradotik ez oso urruti. Bertan zeuden hark miretsitako maisu handi asko, eta 1991n hara joan zen Velázquezen obra behatu ahal izateko. Bacon urratzailea izan zen bere bizitzan eta artegintzan, eta ordu arte hausteko zailak ziren muga batzuk gainditu zituen, eta gizakia haren burua gordinki eta bortizki beha zezakeen ispilu batean kokatu zuen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Erretratu baten indarra

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Elkarrekin, baina bakartuta

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Zezenketak

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Picasso: arterako atea

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Gizakientzako kaiolak

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Giza irudi bakanak

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Bizi funtsa

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Gorputzak agerian

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago