Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
Erretratu baten indarra
Atalak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Francis Bacon: Picassotik Velázquezera
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta literatura | Artistak | Eragin artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Herri-kultura | Espainia | Frantzia
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bacon, Francis | Giacometti, Alberto | Greco, | Picasso, Pablo | van Gogh, Vincent | Velázquez, Diego
Francis Bacon: Picasso-tik Velázquez-era erakusketan Francis Bacon-en (Dublin, 1909–Madril, 1992) 50 pintura garrantzitsu eta erakargarriren aukeraketa dago —orain arte ia erakutsi gabeko artelanak asko— baita bere ibilbide artistikoan eragina izan zuten maisu klasikoen eta modernoen 30 bat artelan ere. Frantziako eta Espainiako kulturek Irlandan jaiotako artista britainiar honetan utzitako aztarnan sakontzea du helburu: Bacon frankofilo sutsua zen eta ondo ezagutzen zuen espainiar maisu handien artea, adibidez, Velázquezena. Baconek Pariseko Paul Rosenberg galeriako Cent dessins par Picasso erakusketa bisitatu ondoren heldu zion pintore izateari. Biziki interesatu zen frantses literaturarekin, Racine, Balzac, Baudelaire eta Proust gogotsu irakurri zituen, eta Frantzian finkatutako pintoreen artearen zale amorratua izan zen, adibidez, Manet-ena, Degas-ena, Gauguin-ena, Van Gogh-ena, Seurat-ena, Matisse-rena eta Picasso-rena, baita lehenagoko garaietako sortzaile frantsesena ere: Ingres, Géricault eta Daumier. Parisen 1920ko eta 1930eko hamarkadetan Picassoren lana ezagutu zuen, baina espainiar kulturarekin harremana beste modu batean antzeman daiteke ere: Velázquezen 1650eko Inozentzio X.aren erretratua lanak obsesionatzen zuen. Jatorrizkoa Doria Pamphilj galerian ikusteko aukera izan zuen, 1954an Erromara egindako bidaia batean, baina lan horretatik abiatuta, motibo bera erabiliz, 50 pintura baino gehiago sortzeko, Velázquezen lanaren kopiak buruan edukitzea nahiago izan zuen. Velázquezen lanez gain, Baconek biziki gogoko zituen beste maisu espainiar batzuen lanak, besteak beste, Zurbarán-enak, Greco-renak eta Goyarenak, Madrilgo Museo del Pradon ikusi zituenak.
Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako erakusketa, Grimaldi Forum Monaco-rekin lankidetzan.