Edukira zuzenean joan

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera

Erretratu baten indarra

Info gehiago

Zezenketak

Info gehiago

Atalak

Elkarrekin, baina bakartuta

Nire ustez, hainbat giza irudi agertzen diren momentutik, giza irudien arteko harremanen alde narratiboan sartzen zara automatikoki. Horrek, berehala, istorio moduko bat sortzen du. Hala ere, oraindik ez dut galdu istoriorik gabeko giza irudi asko dituen koadro bat egiteko esperantza”. Francis  Bacon

Areto honetan Diego Velázquez-ek Sebastián de Morra-ri egindako erretratua ikus dezakegu. Pertsonaia hori inguru osotik bananduta adierazi zuen, eta bere janzkera aberatsak Austriako etxean zeukan posizioa ematen du aditzera. Horrelako pertsonaiek, tartean Inonentzio X.ena aita santuak, liluratzen zuten Bacon: batetik Vélazquezek horiek irudikatzeko zuen maisutasunagatik, eta bestetik zerien misterio kutsuagatik. Sevillako pintorearen lana berrinterpretatu zuen bere ikuspegitik eta hartara Vélazquezen lana aztertzeko gure modua aldatu zuen.

Gune honetan, halaber, John Phillip-en La Bomba dago erakusgai. Artista eskoziar hori, osasun arrazoiak tarteko, Espainia hegoaldean bizi izan zen XIX. mende erdialdean. Horrek aztarna handia utzi zuen pintorearen baitan, eta “Phillip espainiarra” ere deitzera heldu ziren, haren obran, besteak beste, Velázquez eta Murillo maisuek utzitako marka dela eta. La Bomba —izenburuak eszena kostunbrista hau gertatzen den lokala ematen du aditzera, Granadan ere koka daitekeena— Londresen aurkeztu zuen Phillipek eta arrakasta handia izan zuen; garaiko artista britainiar askoren inspirazio-iturri bihurtu zen. Margolan honetako pertsonaiek elkarreragin adiskidetsu bat dute, Baconen giza irudiek ez bezala, azken hauek elkarrekin borrokatu edo sexu-harremanak izan behar dituztela baitirudi, areto honen erdigunea betetzen duen triptiko handiak, Ohean dauden giza irudietarako hiru estudio (1972) margolanak, erakusten duen bezala.

Triptikoaren hiru panelek atzealde berdina dute, eta eszena berdina irudikatzen dute, haren elementuek kasu bakoitzean aldaketa txikiak izan dituzten arren. Baconek 33 bider erabili zuen hiru zatiko formatu hori bere ibilbide artistikoan, hiru hamarkadatan, eta artistari irudiak nahita zatikatuta erakusteko balio zion, marko bereizietan antolatuta. Triptikora jotzeaz gain, Baconek hiru eszenako konposizioa mihise bakarreko margolanetan biltzeko ideia sartu zuen, adibidez, Giza gorputzaren estudioak (1975) margolanean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Erretratu baten indarra

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Elkarrekin, baina bakartuta

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Zezenketak

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Picasso: arterako atea

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Gizakientzako kaiolak

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Giza irudi bakanak

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Bizi funtsa

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Gorputzak agerian

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago