Edukira zuzenean joan

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera

Zezenketak

Info gehiago

Gizakientzako kaiolak

Info gehiago

Atalak

Picasso: arterako atea

Picasso-k sistema berri horien guztien atea ireki zuen. Ni, berriz, saiatu naiz oinaz ate ireki hori trabatzen, atea itxi ez zedin. Picasso maisuen leinu batekoa da, Rembrandt, Michelangelo, Van Gogh eta, batez ere, Velázquez bezala”. Francis Bacon

Francis Bacon XX. mende hasierako Irlanda aztoratuko landetan finkatutako britainiar familia aberats batean sortu zen eta, hamazazpi urte zituela, Pablo Picassoren obraren aurrez aurre izan zen Pariseko Paul Rosenberg galerian. Baconek azaldu bezala, horrek guztiz baldintzatu zuen haren ibilbide artistikoaren hasiera: hala uzten dute agerian bere lehenengo artelan batzuek, adibidez, Konposizioa (Giza irudia), 1933koa: argi eta garbi egiten dio erreferentzia malagar artistaren 1920ko hamarkadako artelanei eta, bereziki, Aldagelak sortari, non giltza bat heltzen duten bainulari itxuragabe batzuk agertzen diren. Objektu horrek Picassoren interesa piztu zuen, eta Bacon ere liluratu; izan ere, Baconek, gai hori irudikatzean, Grecoren pintura eta T. S. Eliot-en poesia zituen gogoan.

Inolako prestakuntza teknikorik gabe, Bacon artearen munduan sartu zen, baina luze gabe barneratu zuen bere hurbileko sortzaile batzuek, adibidez, Roy de Maistre-k teknikaren aldetik eman ziezaioketena. Iraun duten garai honetako mihise urriek (Baconek eskastzat jo zituen gehienak, eta suntsitu) Kubismo Analitiko eta Sintetikoaren eragin goiztiarra erakusten dute, baita Picassoren Surrealismo biomorfikoarena ere; hortik abiatuta, Baconek lengoaia propio bat garatu zuen. Irudikatzeko era hori 1933an identifikatu zuen lehenengoz Herbert Read kritikariak, Baconen Gurutziltzaketa (1933) toki bikain batean jarri zuenean, Picassoren Bainularia (1929) lanaren parean, bere Art Now: An Introduction to the Theory of Modern Painting and Sculpture argitalpenean. Baconek bere ibilbide artistikoaren hasieran, oso gaztea zela, adituek aipatu zuten arren, ez zuen zorte berdina izan hurrengo urteetan.

BESTE ATALAK

Sarrera

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Erretratu baten indarra

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Elkarrekin, baina bakartuta

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Zezenketak

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Picasso: arterako atea

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Gizakientzako kaiolak

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Giza irudi bakanak

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Bizi funtsa

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Gorputzak agerian

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago