Edukira zuzenean joan

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera

Bizi funtsa

Info gehiago

Atalak

Gorputzak agerian

Nire ustez, artea bizitzako obsesio bat da eta, horrenbestez, gizakiak garenez, gure obsesio handiena gu geu gara”. Francis Bacon

Iraun duen Francis Baconen lehen biluzia 1949koa da. Mihiseak gizon bat erakusten du bizkarrez, eta bere atzealdean toles batzuk ditu, errezelak balira bezala. Bizkarrezurra nabarmentzen da, animalia baten saihetsen antzeko itxura duena, eta Degas-en Bainuaren ondoren, emakumea bere burua lehortzen (ca. 1890–95) margolanean agertzen den giza irudia gogorarazten du, Baconek oso miresten zuen artelana.

Lau urte geroago, artistak gizon biluzien bikote bat margotu zuen lehenengo aldiz, baina irudi hori ezin zen jendaurrean erakutsi, artean homosexualitatea zigortu egiten baitzen Ingalaterran. Baconen biluzietan, batez ere 1962ko Gurutziltzaketa baterako hiru estudio lanaren ondoren egindakoetan (margolan hori une goren bat izan zen bere ibilbide artistikoan), pertsonaiak bakarrik agertzen dira nagusiki, eguneroko jarreretan. Pintoreak itxuraldatu egin zituen ia ezinezko irudiak eman zezaten, haien gorputzak ia animalien gisara bihurrituz; haragizko eskultura exentuak dirudite, angelu guztiak erakusten dituztela ematen baitu. Artista erretratua berrasmatzen saiatzen ari zen. Kasu batzuetan, pertsonaia biluzien sexua anbiguoa da; beste batzuetan, berriz, oso agerikoa.

Baconek miretsi egiten zuen Rodin-en obra, eta haren eskulturen irudiak zeuzkan, eta haren giza irudien oharrak hartzen zituen. Hemen erakusten den prestaketarako brontzea Rodinek egin zuen James Abbott McNeill Whistler-en omenez. Areto honetako Whistler-en eta John Singer Sargent-en artelanek Espainiako arteak britainiar pinturan zeukan eragina uzten dute agerian, batzuetan Baconek Eduardo erregearen Ingalaterrako maisu handien galbahetik iragazita jaso zuen oinordetza.

Baconen mihise hauek Eadweard Muybridge-ren argazkietan oinarritzen dira eta, batzuetan, baita John Deakin-enetan ere, pintorearen mandatuz haren adiskide hurkoei egindakoak. Indar handiko biluzi horietan, Baconek giza irudi protagonista bakarrik irudikatu ohi zuen. Ia inoiz ez zuen lan egiten erretratatzen zuenaren aurrean, aginduz Deakinek ekarritako argazkietan oinarrituz baizik: Baconek oso jarraibide zehatzak ematen zizkion pertsonaiek hartu beharreko jarrerei buruz; artearen historiako artelan batzuen jarrerak eta Muybridge-ren beste irudi batzuenak hartzen zituen kontuan.

BESTE ATALAK

Sarrera

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Erretratu baten indarra

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Elkarrekin, baina bakartuta

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Zezenketak

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Picasso: arterako atea

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Gizakientzako kaiolak

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Giza irudi bakanak

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Bizi funtsa

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago

Gorputzak agerian

Francis Bacon: Picassotik Velázquezera, Atala, 2016

Info gehiago