Architecture Effects
MOS
Jenna Sutela
Atalak
Lynn Hershman Leeson
- Izenburua:
- Lynn Hershman Leeson
- Erakusketa:
- Architecture Effects
- Gaiak:
- Gizakia | Giza harremanak | Argazkigintza | Artea eta gizartea | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Artea eta sare sozialak | Komunikabideak | Irudikapena | Komunikazioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Hershman Leeson, Lynn
Gaur egun, jakin badakigu lehen giza aurrerabidetzat hartu izan dugun guztiak hainbat espezieren deuseztatzea ekarri zuela —animaliena, baina baita objektuena, gizatiarrak nahiz gizatiarrak ez direnak, eta abar—. Lehenaldia piezak etengabe aldatzen doazen irudiak aurkezten ditu, Flickr sare sozialetik ateratakoak eta denbora errealean eguneratzen direnak. Tresna honek gaur egun “galzorian” dagoela adierazten den edozer jarraitzeko behatoki gisa funtzionatzen du; desagertzeko bidean dauden subjektuen irudiak erakusten dizkigu. Era berean, Leeson-en lanak argazkilaritza bera irudikatzen du, diziplina horren bilakaeran gertatutako etengabeko aldaketa digitalak erakutsiz. Gainera, informazio-hedakuntza amaigabea eskaintzeaz gain, Lehenaldia lanak inguruan dagoena eta bisitariak ere jasotzen ditu iruditan, eta kokatuta dagoen tokiaren irudiak artelana elikatzen duen datu-basean sartzen ditu (“galzorian” etiketarekin).