Edukira zuzenean joan

Architecture Effects

Atalak

Architecture effects

Zerk bilakatzen du arkitektura eraikuntza hutsa baino gehiago? Galdera hori, asmakizuna ia, arkitektura bera bezain zaharra da. Diskurtso arkitektonikoaren historia osoa galdera horri erantzuten aritu da, eta formula bat agertu da behin eta berriz: arkitekturak eraginak dauzka. Are gehiago, aurretik zegoenean eragin ez ezik, zerbait berria sortzen du. Hori da, behintzat, teoria, baina gutxi izan dira gauzatutako adibideak. Eraikin batek eragin errealak erdiesten dituenean, arkitekturaren betiko promesa betez, historiaren norabidea aldatzen du.

Hala gertatu zen Guggenheim Bilbao Museoarekin 1997an. Turismo globalaren eskutik hiriak jasandako eraldaketa eta aldaketa sozial eta kulturalaren ikono gisa Museoak duen papera birdefinitzea izan ziren “Bilbo efektu” delakoa ekarri zutenak. Frank Gehry-ren eraikina aurrendaria izan zen teknologia digitala bere diseinu, eraikuntza-lan eta irudi-hedapenerako erabiltzeari zegokionez, eta arkitekturaren eraginen inguruko arau berri bat ezarri zuen, ondorengo urteetan gure bizitza goitik-behera aldatuko zuten tresna berberak baliatuta.

Architecture Effects arkitektura, arte eta kontakizun-eraikuntza delakoaren inguruko erakusketa da, eta egintzat jotzen dugun eguneroko magiari erantzuten dio bi hamarkada geroago. Gure egunerokoaren alderdi guztiek jasaten dituzten efektuak aztertzen ditu erakusketa honek: oinarri logistiko eta materialetik hasi, eta identitate, kontzientzia eta erritualen inguruko auzietaraino.

Elkarri lotutako hiru lurraldek osatzen dute erakusketa: Airlock, Lorategia eta Burbuila deituriko gune digitala; azken horretara doako aplikazio baten bitartez sar daiteke. Erakusketaren esperientzia joan-etorri etengabe gisa pentsatu da: materialaren eta birtualaren arteko, historiari buruzko espekulazioen eta etorkizunari buruzko susmoen arteko truke-leku bezala; bisitariei espazio eta denborari dagokionez gorputz eta gogoaren bitartez hiperkonektatuta daudela sentiaraziko diena. Hala, ikusgai dauden obra eta objektuak baliatuz, ikuslearen gogoeta pizteaz gain, horiekin jarduteko aukera eskaintzen du guneak.

Airlock

Erakusketaren ataria da hau, denbora-kapsula formarekin, eta teknologiak eta mendebaldeko zibilizazioak jasandako hainbat funtsezko eraldaketa aurkezten ditu data jakin bat ardatz gisa baliatuta: 1997. urtea. Guggenheim Bilbao Museoak ateak zabaldu zituen urtea, arkitekturaren historiako inflexio-puntua ez ezik, sortze-bidean zeuden paradigmak eta diziplina-arteko mutazioak iragartzen zituen prisma gisa: bizitza postdigitaletik hasi, esoterismo-forma berrietatik igaro eta postgizatiarra denera eta beste antropologia batzuen bilakaerara heldu arte.

Airlock guneak irudikatu egiten du Guggenheim Bilbao Museoa garatzen eta ikono global bihurtzen ikusi zuen testuinguru teknologiko eta kulturala. Espazio honetan diagrama bat nagusitzen da, 1997. urtea kultura, teknologia zein politika aldetik definitu zuten zeinu, argazki, liburu eta objektu anitzekin. Sarrera-gune honetan, publikoaren esperientzia osatzen duten hainbat elementu aurkituko ditugu, halaber: urte hartako albisteen hainbat bideo-zati, garaiko musika, Bilboren erabateko aldaketa erakusten duten argazkiak, baita Frank O. Gehryk diseinatutako eta haren kolaboratzaile ausartek gauzatutako Guggenheim Bilbao Museoaren exekuzio-proiektuaren inguruko dokumentazio zabala ere.

Lorategia

Gaur egun funtsezkoak diren artista eta arkitektoen lanak, paisaia dinamiko honen baitan aurki daitezke. Lorategiak tamaina errealean ipintzen ditu proposamenak ikusgai, arkitekturako erakusketetan ohikoak diren marrazki, maketa eta dokumentuak alde batera utzita. Eraikinen eraikuntza hutsetik harago doan eztabaidetan arkitektoen presentziak gero eta garrantzia handiagoa duen heinean, artista garaikideen lanetan ere ageriko bihurtzen da arkitekturako gaiek duten irismena, eraikitako espazio identifikagarri eta estandarizatutik at dauden arloetan.

Animazioa, performancea, posthumanismoa, adimen artifiziala eta “ni sakonekoaren bilaketa” dira muntaia anitz honen elementu nagusiak. Zentzu historikoaren nahasmendu eta premiazko giro orokorrak ezaugarritzen du une honetan gure existentzia, eta giro horren baitan, hemen ikusgai dauden obrek ere gure garaiko presioak gainditzeko moduak iradokitzen dituzte.

BESTE ATALAK

Architecture effects

Architecture Effects, Atala, 2018

Info gehiago

MOS

Architecture Effects, Atala, 2018

Info gehiago

Lynn Hershman Leeson

Architecture Effects, Atala, 2018

Info gehiago

Jenna Sutela

Architecture Effects, Atala, 2018

Info gehiago

Didier Faustino

Architecture Effects, Atala, 2018

Info gehiago

Mikel Eskauriaza

Architecture Effects, Atala, 2018

Info gehiago

MAIO Architects

Architecture Effects, Atala, 2018

Info gehiago

Oliver Laric

Architecture Effects, Atala, 2018

Info gehiago

Nina Canell

Architecture Effects, Atala, 2018

Info gehiago

NEMESIS

Architecture Effects, Atala, 2018

Info gehiago

Frida Escobedo

Architecture Effects, Atala, 2018

Info gehiago

Leong Leong

Architecture Effects, Atala, 2018

Info gehiago