Architecture Effects
Didier Faustino
MAIO Architects
Atalak
Mikel Eskauriaza
- Izenburua:
- Mikel Eskauriaza
- Erakusketa:
- Architecture Effects
- Gaiak:
- Etnologia | Artea eta gizartea | Artea eta historia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Hiri-eszenak | Hirigintza | Industria | Bilbo | Frank Gehry
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Eskauriaza Bareño, Mikel
Narrazioaren antzea baliatzen duen diapositiba-segida honek Frank Gehry-k diseinatutako Museoa inauguratu zen une erabakigarri horretan Bilbon zehar egindako irudi-saila jasotzen du. Hiriak industria-jarduera nagusi zen iraganalditik ekonomia-eredu eta gizarte-dinamika berrirako bidean aurrera egiten zuen, baina oraindik ere antzinako azpiegituren hondarrak eta orbainak agerian zituen. Eraikin batzuk erabat hondatuta ageri dira argazkiotan, beste batzuetan berriz oraindik lanean dihardute azken ahaleginean. Argazkiek oraingo bisitari edo turistentzat ezagutezinak izango liratekeen hiriguneko txokoak jasotzen dituzte. Berriemaile/etnografo/arlotea balitz bezala, Eskauriaza-k ohiko argazki analogikoa erabili zuen trantsizio-momentu hori dokumentatzeko, gerora irudiek garrantzi handia izango zutenaren jakitun; orduan etorkizuna nolakoa izango zen inork imajinatu ezin bazuen ere.