Architecture Effects
Frida Escobedo
Atalak
Leong Leong
- Izenburua:
- Leong Leong
- Erakusketa:
- Architecture Effects
- Gaiak:
- Gizakia | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artea eta psikologia | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Materiala | Sinbologia | Espiritualtasuna | Kontzientzia | Autoezagutza | Subjektibotasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Leong Leong,
Luzaroko flotazioak eragindako zentzumen-gabetzeak aztoratutako kontzientzia-egoerak sor ditzake, ondorio psikodelikoekin. John C. Lilly-k aztertu zuen fenomeno hori XX. mendeko erdialdean, Michel Foucault filosofoak “norbanakoa aldarazteko [...] gorputza, arima, pentsamendua, jokaera eta izaera beste zerbait bihurtzeko” gaitasuna duten gailuak deskribatzeko “niaren teknologiak” esapidea sortu zuen une berean. Leong Leongek eraikitako Flotazio-tanga 01 lanak bi ideia horiek uztartzen ditu asaldatutako egoera psikikoak edo “egoera transzendentalak” lortzeko pentsatutako propotipo honetan, Lillyk “sakoneko nia” deitzen zuen hori birprogramatzeko balio duena. Ahalmen isolatzailea duen altzairu herdoilgaitzezko egiturak eguzki-labe baten efektua sortzen du, ur gazia flotaziorako tenperatura optimora berotzeko; gaur egun ezohikoak diren erritu izaerako erabilerak ahalbidetzen ditu tangak, mundu premodernoan guztiz ohikoak zirenak.