Architecture Effects
Architecture effects
Lynn Hershman Leeson
Atalak
MOS
- Izenburua:
- MOS
- Erakusketa:
- Architecture Effects
- Gaiak:
- Artea | Artea eta espazioa | Artea eta identitatea | Arkitektura | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Kontzientzia | Herri-kultura | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- MOS Architects,
Seinalerik gabeko denda hainbat arkitektura primitibo bateratzen dituen gaur egungo hibridoa dugu. Obra hau tipologia nomada baten barruan sartzen da, baina bizileku horien itxura tradizionalik gabe. Hala eratu dute bizitegi hau, bi sinbolo arketipiko —gurutzea eta zirkulua— konbinatzen dituen oinarriarekin; oihal leun futurista eta fluoreszente bat da estalkia, teknologia digitalarekin ehundua. Metal-zuntzez ehotua dago MOSen denda, eta Faraday kaiola baten funtzioa betetzen du, oztopatu egiten baititu kanpotik heltzen diren seinale elektronikoak barrura sar ez daitezen. Horrela, bakoitzaren beharretara egokitutako meditazio-gela izan daiteke: abenturazaleentzako bidaia-astralak egiteko zeremoniazko sauna edo ausartenentzako “psychomanteum” bat, hildakoekin harremanetan jartzeko. Seinalerik gabeko denda piezaren estetika aldaera tekno-jentila da Nevadan ospatzen den Burning Man jaialdiaren kitsch-aren ondoan —taldeko mistizismoa eta sormen-euforiak bat egiten dute han— edo aurretik hippyek egin zituzten kupula geodesikoen estetikaren ondoan.