Architecture Effects
Oliver Laric
NEMESIS
Atalak
Nina Canell
- Izenburua:
- Nina Canell
- Erakusketa:
- Architecture Effects
- Gaiak:
- Giza harremanak | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Materialtasuna | Sinbologia | Artea eta Internet | Komunikazioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Canell, Nina
Online egiten den komunikazioa eta online funtzionatzen duten gauza guztiak “birtualak” edo “inmaterialak” direla esan ohi dugu baina ez dugu kontuan hartzen hori ezinezkoa litzatekeela informazio-biltegien sistema trinko bat gabe eta itsaspeko kableen bidez elkarlotutako zerbitzari erraldoirik gabe; ezinbesteko arkitektura sekretua baita hori, datuak bizitzeko baino ez eraikitakoa. 2017an itsaspeko zuntz optikozko kable batek Bizkaiko itsasertza eta AEBko ekialdeko kostaldea lotu zituen, eta horri esker Europa Hegoaldeko telekomunikazioko enpresek konexio-abiadura handitu ahal izan zuten. Nina Canell-ek zuntz optikozko kableen azalak biltzen ditu Koreako kostaldean eta erabilera berria ematen die eskultura espontaneo bihurtuz; hala, formagabekoaren misterioa nahiz fluxuen eta informazioaren arteko harremanak lantzen ditu. Prozesu horren ondorioz, eskulturan erabili ohi diren material sendoak desegiten ditu.