Architecture Effects
MAIO Architects
Nina Canell
Atalak
Oliver Laric
- Izenburua:
- Oliver Laric
- Erakusketa:
- Architecture Effects
- Gaiak:
- Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua | Diseinua | Marrazkigintza | Artea eta Internet
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Animazioa
- Aipatutako artistak:
- Laric, Oliver
Gaur egungo diseinuaren bilakaera ulertzeko ezinbestekoa da animazioaren kontzeptua, horren adiera zabalenean hartuta. Animazioaren adiera horretan sartzen dira mugimendua imitatzen duten irudiak sortzea, eta zentzu orokorragoan, materiari bizitza —anima— emateko gaitasun magikoa. Guggenheim Bilbao Museoa diseinatzeko erabilitako CATIA programaren lehen erabileretatik hasita, arkitekturako irudikapenek primeran erakusten dute aro digitalak ekarri duen erabateko aldaketa; bai animazioa birdefinitzeko orduan, bai animazioa ardatz hartuta hainbat praktika artistikoren elkartzean ere, hala nola zinema, marrazkigintza eta eskultura. Irudien historiaren inguruan duen ezagutza sakona oinarritzat hartuta, Oliver Laric-en lanek irudien ugaritzea, horien bihurketa eta irudi bat beste batean eraldatzeko mutazioa bezalako fenomenoak aztertzen dituzte. Forma antzemangarriak eraldatuz doaz —transmigratu egiten dira, nolabait esateko—, banako batetik bestera: animalia izatetik onddo izateraino, gizaki izatetik intsektu izateraino, kultura klasikotik animera, mangatik Disney eta Warner Bros-era.