Edukira zuzenean joan

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)

Hirurogeiko hamarkadaz geroztik

Info gehiago

Lurretik brontzera

Info gehiago

Atalak

Lehen txamotadun lurrak

Laurogeiko hamarkada hasieran, Antoni Tàpies zeramikaren arloan murgildu zen. Eduardo Chillida eskultoreak, Aimé Maeght arte-merkatariak eta galeria-jabeak eta Joan Gardy Artigas zeramikariak funtsezko eragina izan zuten aurkikuntza honetan. Gallifako (Katalunia) Artigasen lantegian egin zituen zeramikaren arloko lehen lanak, eta, horien artean, Cub (Kuboa, 1983) edo Díptic (Diptikoa, 1983) obrak ikus ditzakegu erakusketa honetan. Geroago, Lelong galeriaren Grasseko (Frantzia) lantegian aritu zen artista, Hans Spinner zeramikariarekin elkarlanean.

Zeramikaren aukera anitzen artean, txamotadun lurra hautatu zuen Tàpiesek, hots, buztinaren eta egositako eta ehotutako zeramika-zatien arteko konbinazioa. Nahasketa horrek ahalbidetu zion tamaina handiko eskulturak, aldaketa klimatologikoen aurrean irauten zutenak eta, ondorioz, kanpoan koka zitezkeenak, egitea. Artistak, era berean, beste material eta zeramika-teknika batzuk esperimentatu zituen garai hartan, adibidez, esmaltea, gresa eta portzelana. Llit (Ohea, 1988) obran, esaterako, esmaltea nola aplikatu zuen ikus dezakegu; horrelako lanak pintzelen, erratzen edo belakien bidez egin ohi zuen. Eskulturetan ebakiak egiteko, berriz, esmerilagailu angeluarrak edo giltza baten hortzak erabiltzen ditu, beste hainbat tresnen artean. Era horretara lortzen zuen bere sinboloen hiztegia obretan islatzea, T tombada (T etzana, 1986) eta Cub-creu (Gurutze-kuboa, 1988) obrek erakusten duten moduan. Bete-betean garamatzate Tàpiesen irudizko mundura.

BESTE ATALAK

Antoni Tápies. Objektutik eskulturara (1964–2009)

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Atala, 2013

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkadaz geroztik

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Atala, 2013

Info gehiago

Lehen txamotadun lurrak

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Atala, 2013

Info gehiago

Lurretik brontzera

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Atala, 2013

Info gehiago

1993ko uda

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Atala, 2013

Info gehiago

1995-2009

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Atala, 2013

Info gehiago

Paretak, hormak, ateak

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Atala, 2013

Info gehiago