Edukira zuzenean joan

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)

Lehen txamotadun lurrak

Info gehiago

1993ko uda

Info gehiago

Atalak

Lurretik brontzera

Izenburua:
Lurretik brontzera
Erakusketa:
Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009)
Gaiak:
Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia
Artelan motak:
Artisautza | Eskultura
Aipatutako artistak:
Tàpies, Antoni

Areto honetan Tàpies-en obraren heldutasunaren zenbait adibide ikus ditzakegu; txamotadun lurraren teknika bikain erabiltzen zuela nabarmentzen da, eta brontzearekin egindako lehen lanak ere ikus daitezke. Artistak bi material horiek baliatzeko era aldera daiteke gai berdintsuen inguruan —liburuak eta garezurrak— egindako zenbait obratan.

Eskulturak lantzen esperientzia handia zuten bi galdategitara jo zuen Tàpiesek brontzeak lantzeko: Foneria Vilá, Vallsen, eta Foneria Barberí, Riudellots de la Selvan, Katalunian biak. Areto honetarako aukeratutako obren bidez uler daiteke artistak gai bakoitza nolako sakontasunez jorratzen zuen. Aulki-multzoak, esaterako, artistaren unibertso sinbolikoa laburbiltzen du: aulkietako batek belarri bat eta “T” bat ditu, eta, besteak, aldiz, gurutze bat. Zeramikak aulkia estaltzen duen oihalaren ehundura berregiten du, Cadira coberta (Aulki estalia, 1971) obran adibidez; kasu horretan, gainean jarritako oihala benetakoa zen.

Bainuontzia, oro har, eremu pribatuari eta intimoari lotzen zaion objektua izanik, beste esangura bat hartzen du museoko gune erdi-publikoan erakusgai ipintzean. Bestetik, areto honetan bertan ikus daitekeen saskia —zeramikazkoa— brontzez egindako beste zenbait objektutan ikusi ahal izango da 1990eko hamarkadan.

BESTE ATALAK

Antoni Tápies. Objektutik eskulturara (1964–2009)

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Atala, 2013

Info gehiago

Hirurogeiko hamarkadaz geroztik

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Atala, 2013

Info gehiago

Lehen txamotadun lurrak

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Atala, 2013

Info gehiago

Lurretik brontzera

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Atala, 2013

Info gehiago

1993ko uda

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Atala, 2013

Info gehiago

1995-2009

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Atala, 2013

Info gehiago

Paretak, hormak, ateak

Antoni Tàpies. Objektutik eskulturara (1964-2009), Atala, 2013

Info gehiago