David Hockney: ikuspegi zabalago bat
Hasierako paisaiak [eta] Yorkshireko lehen paisaiak
Atalak
David Hockney: ikuspegi zabalago bat
- Izenburua:
- David Hockney: ikuspegi zabalago bat
- Erakusketa:
- David Hockney: ikuspegi zabalago bat
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Paisaia | Ingurunea eta natura | Yorkshire
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa | Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Marrazkia
- Artelan motak:
- Bideoa | Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
David Hockney: ikuspegi zabalago bat artistaren paisaiaren irudikapena eta Yorkshirerako atxikipen berritua goratzen ditu. Erakusketako lan asko 2004 eta 2011 artean egin zituen, hala nola, olio-pinturak, ikatz-ziriz eta iPad bidez egindako marrazkiak, zirriborroen koadernoak eta bideoak. Paisaiak aukera asko eskaintzen dituen generoa da eta jakin-minez eta grinaz ekiten dio Hockneyk horiek margotzeari, baliabide teknologiko eta bisualen laguntzaz, bizitik zein buruz edota irudimenez egindako lanetan. Izan ere, askotariko baliabideetan trebetasun handia du eta irudiak egiteko modu berritzaileen bila dago etengabe, paisaia eta espazioa bizitasun handiz jasotzeko. Aurreko berezitasunez gain, East Yorkshireko paisaia ez oso ezagunaren ikuspegi berezi-berezia aditzera ematen du erakusketak, bai eta iraganeko maisuak ondo ezagutzen dituela eta harengan eragina izan dutela.
David Hockney 1937an jaio zen Bradforden (West Yorkshire, Ingalaterra) eta ezagun egin zen Londresko Royal College of Art-en ikasle zela; bertan ikasi zuen 1959tik 1962 arte. Los Angeles bisitatu zuen 1964an, eta handik gutxira bertan bizitzen jarri zen; oraindik ere, bertan egindako lan ospetsuekin lotzen dute.
Erakusketa hau Londresko Royal Academy of Arts-ek antolatu du Guggenheim Bilbao Museoarekin eta Koloniako Museum Ludwig-ekin lankidetzan.