David Hockney: ikuspegi zabalago bat
Hasierako paisaiak [eta] Yorkshireko lehen paisaiak
Elorri zuria loratzen [eta ] zuhaitzak eta totemak
Atalak
Bizitik margotutako urmargoak eta lehen olio-pinturak, [eta] tunelak
- Izenburua:
- Bizitik margotutako urmargoak eta lehen olio-pinturak, [eta] tunelak
- Erakusketa:
- David Hockney: ikuspegi zabalago bat
- Gaiak:
- Artea eta espazioa | Artea eta emozioa | Artearen historia | Esperimentazio artistikoa | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Tamaina | Paisaia | Memoria | Yorkshire
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa
- Teknikak:
- Akuarela
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Areto honetan bi lan-sorta daude. Lehenengo sorta handia olio-pinturak eta urmargoak dira, bizitik margotutakoak 2004 eta 2005 artean. Secret Knowledge: Rediscovering the Lost Techniques of the Old Masters liburua 2001ean argitaratu zioten, eta harrezkero hasi zen Hockney horrelako lanak egiten; izan ere, liburu horretan azaltzen du kamerak edo lenteek azken seiehun urteetan pinturen konposizioan eragin dutela, eta, hori dela eta, lan hauek egiteko kameraren eragina eta haren mugatutako ikuspegia guztiz baztertu zituen. Garai horretan eskala txikiko pintura asko eta asko egin zituen —areto honetako pilaketa handia erakusgarri— eta horrek aditzera ematen du atsegin handia eragin ziola gaztarotik oroitzen zuen paisaiak horren gai zirraragarria izateak.
Bigarren sortako lanetan gai bakar bat jorratu zuen: landa-inguruko bidexka bat, artistak “tunel” deitzen duena. Tunel hori Kilhametik gertu dago, East Riding of Yorkshire eskualdean, eta, izan ere, Yorkshiren egindako azken aldiko lanetan gai garrantzitsua da. Gai horrek aurreko lan batzuk gogora ekartzen ditu, hala nola, 202 aretoko Mulholland Drive: estudiorako errepidea (Mulholland Drive: The Road to the Studio, 1980) eta Garrowby Hill (1998); bi horietan bideak ikuslea paisaian kokatzen du: paisaian zehar bide bat bilatzeko gonbidapena dira.