David Hockney: ikuspegi zabalago bat
Mendiko sermoia [eta] Yosemite haraneko iPad bidezko marrazkiak
Woldgate basoa [eta] Thixendaleko zuhaitzak
Atalak
Udaberria heldu da [eta] Woldgate-ko orain gutxiko lanak
- Izenburua:
- Udaberria heldu da [eta] Woldgate-ko orain gutxiko lanak
- Erakusketa:
- David Hockney: ikuspegi zabalago bat
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta emozioa | Artea eta teknologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Lan-prozesua | Tamaina | Eszenografia | Paisaia | Memoria | Yorkshire
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Figuratiboa
- Teknikak:
- Akuarela | Marrazkia | Olio-pintura
- Artelan motak:
- Inprimaketa | Instalazioa | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Udaberria heldu da, Woldgate, East Yorkshire, 2011 (bi mila eta hamaika) [The Arrival of Spring in Woldgate, East Yorkshire in 2011 (twenty-eleven)] lana negutik udaberri amaiera arteko sasoiaren, Yorkshireko errepide baten, irudikapena da. Instalazio erraldoi hau 51 inprimatzek eta pintura handi batek osatzen dute, orain gutxi egin zuen, baina, neurri handi batean, operako eszenografiak diseinatzen emandako urte eta urteen emaitza da.
Markodun marrazkiak iPad bidez egin eta inprimatu zituen, eta Hockney-k irudiak egiteko gailu hori bikain erabiltzen duela erakusten digute; izan ere, haren esperientzia eta sortzeko energia erabat baliatzen ditu tresna horrekin lan egitean. Irudi askotako instalazio gogoangarri hau da emaitza; gainera, inprimatutako marrazkiek urmargoen edota olio-pinturen ezaugarri bertsuak dituzte. iPad bidez egindako marrazkiak gailuaren pantaila baino handiago inprimatu nahi izan zituen Hockneyk, eta horretarako ezarpen batzuk aurkitu eta aldatu behar izan zituen, hain zuzen, koloreari, formari eta konposizioari dagozkionak; osterantzean, ezingo luke eskala eta euskarria aldatu. 32 mihiseko pintura azkenean egin zuen, eta, iPad gailua erabiltzen hasi baino lehenagoko margoekin alderatuta, konposizio ausartagoa du eta irudi lirainagoak.
Areto honen ondoko guneko Woldgateko hiru pinturak buruz, irudimenez, margotu zituen estudioan, bestelako laguntzarik gabe, eta eskualde horretako txoko guztiak oso maite dituela aditzera ematen dute. Irudion motiboa “xehea” da Hockneyren hitzetan, baina naturaren halako dramatikotasuna dario.