David Hockney: ikuspegi zabalago bat
Zirriborroen koadernoak
Atalak
Bideoak
- Izenburua:
- Bideoak
- Erakusketa:
- David Hockney: ikuspegi zabalago bat
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta teknologia | Sorkuntza artistikoa | Argia | Lan-prozesua | Paisaia | Ingurunea eta natura | Yorkshire
- Artelan motak:
- Bideoa
- Aipatutako artistak:
- Hockney, David
Hockney 2008an hasi zen bideo-kamera digitalak erabiltzen. Yorkhshireko Wolds ingurua grabatzeko baliatu zituen; eskualde horretan margotu ohi zuen, eta bideoak horretan zehar gidatzen zuela egiten hasi zen. 2010eko otsailerako aldi berean bederatzi kameraz grabatzen zuen: jeep baten kapotean sareta-itxurako egitura bat jarri eta bertan kokatzen zituen kamerak, eta atzeko eserlekutik grabaketa-saioa zuzentzen zuen, eszena “margotzeko” bederatzi pantailez baliatuz —sareta-itxurako egitura batean ere zeudenak—. Horrela egindako bideoak daude hemen ikusgai, hamazortzi pantailatan. Hainbat grabaketa editatu dira, eta, askotan, Hockneyk eszena bera urtaro ezberdinetan jasotzen duten grabaketak bildu ditu. Sareta-itxurako egitura honi esker, ikuspegi piktorikoa zabaltzen da; hain zuzen, efektu hori 1990eko hamarkadaren amaierako Arroila Handiko lanetan ere igar daiteke. Pantaila bakoitzean ikuspegi bat agertzen denez, gaia, motiboa, leku askotatik ikus daiteke; gure ikuspegia aberasten da. Pintura ugaritan jorratutako gaiak kameraz “marraztu” ditu Hockneyk, eta oraingoan ere maisutasun handiz jasotzen ditu xehetasun txikiak eta argiaren eta eguratsaren baldintzak; film hauek ederrak eta hipnotikoak dira hori dela eta.
Paisaien filmen amaiera gisa, Hockneyk arreta jarri du bestelako gai batzuetan, adibidez, dantzariak eta bere estudioaren barrualdea. Grabatutako jardueren teatraltasuna areagotzen dute pantailen kokapenak eta perspektiba anitzek eta argi eta garbi erakusten dute, Hockney-ren ustetan, haren grabatzeko modua gure ikusmen naturaletik hurbilago dagoela eta aberatsagoa dela kamera batez grabatzea baino.