Edukira zuzenean joan

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak

Paisaia-pintura

Info gehiago

Atalak

Sarrera

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak erakusketak barroko flandestarraren pinturak, marrazkiak eta dekorazio-arteen piezak aurkezten ditu, guztiak San Petersburgeko Ermitage Museoaren bilduman jasota dauden artelanak izanik. Objektu sorta honek XVII. mendeko hegoaldeko Herbeheretako bildumagintzaren sofistikazioa eta kulturaren eta artearen historiaren aparteko garai hura aditzera ematen digu.

Aldi hartan, hegoaldeko Herbehereak Habsburgo etxeko Isabel Clara Eugenia (1566–1633) artxidukesaren eta haren senarra Alberto (1559–1621) artxidukearen gobernu espainolaren agindupean zeuden, eta funtsean katolikoak ziren. Hegoaldeko Herbehereek, gutxi gorabehera, oraingo Belgikaren, Luxenburgoren eta Frantziaren eta Holandaren zati batek osatutako lurraldea hartzen zuten, eta Anberes hiria zen komunitate artistikoaren gunea.

Peter Paul Rubens (1577–1640), Anberesen jaioa, XVII. mendeko artista gailenetako bat izan zen. Adierazpide artistiko guztiekiko —pintura, marrazkia, grabatua, liburuen ilustrazioa, tapizen diseinua, eskultura eta arkitektura— izan zuen konpromisoak eta politikan eta diplomazian parte hartu izanak aberastasuna, ondarea, estatusa eta nazioarteko ospea ekarri zioten. Gaika antolatuta (alegoria eta mitologiaerlijioa, erretratuak, genero-eszenak, paisaiak, armak eta tapizak), erakusketa honek Rubensek XVII. mendean eta ondoren hegoaldeko Herbehereetako artearen eremuan izan zuen eragina aztertzen du.

Munduko museo handienetako bat den Ermitage Estatu Museoarentzako oinarriak 1764an ezarri zituen Errusiako Katalina Handia enperatrizak artelanak erosteari ekin zionean. Haren aholkulariek Europa zeharkatu zuten izen handiko bildumen bila eta, oso aberatsa zenez, bilduma haiek osorik erostea lortu zuen sarritan. Erositako artelan zoragarri horien bidez Errusiaren aberastasuna eta oparoaldia erakutsi nahi zion munduari, baita ordurako zabalduta zegoen ideia, Katalina “iparraldeko Minerva” zelakoa, sendotu ere. XVII. mendeko arte flandestarra oso modan zegoen garai hartan eta Katalinak aseezinez egin zituen erosketek orain Ermitage Museoaren fondoetako bilduma nabarmenetakoa den honen oinarriak ezarri zituzten.

BESTE ATALAK

Sarrera

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Paisaia-pintura

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Alegoria / Mitoak

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Erlijioa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Genero-pintura

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Tapizak

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Armak

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Erretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago