Edukira zuzenean joan

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak

Armak

Info gehiago

Atalak

Erretratua

Elite politikoan zeuden mezenas flandestarrak —adibidez Nicolaas Rockox aristokrata eta humanista—, goi-mailako elizjendea, —adibidez Antonius Triest, Ganteko gotzaina— eta, batik bat, merkatari klase aberatsak garaiko jakitunen eta bildumagile kultuenen artean zeuden. Eta hala, erretratuak eskatzen zizkieten garaikide ziren artista gailenei. Bakarkako eta taldeko erretratuetan, Rubens-ek modeloen jarrerak eta xehetasun enblematikoak erabili ohi zituen haien ideial estoikoak eta kristauak irudikatzeko. Hala ere, eskariz egindako erretratuetan, haren dizipulu izandako Anton van Dyck-ek egin zuen aldaketa adierazgarriena. Van Dyck, Karlos I.a Ingalaterrako erregeak Zaldun izendatua, luxuzko erretratu barrokoaren aitzindaria izan zen, eta berealdiko eragina izan zuen ondorengo erretratugileengan.

Garaiko erretratu ofizialetan nagusitu zen formulak modeloaren estatusa nabarmentzen zuten konbentzioen irudimenezko errepertorioa ezarri zuen. Adierazpen-teknika desberdinek erretratua egiten zitzaion pertsonaren berezitasunak aditzera emateko balio izan zuten. Adibidez, arreta handia jartzen zuten jantzien xehetasunetan, arropa garestiak eta bitxiek pertsonaren kategoria aditzera ematen zutelako. Jarrera finkoa, aurpegiaren eta eskuen espresio biziarekin kontrastean, eta irudi laua garaiko erretratuen ohiko ezaugarriak dira baita ere. Sarritan pertsonaia behetik gora behatzen zen, ikuslea otzantasunez gorantz begiratzera behartzeko. Horrez gain, hondo arkitektoniko bikainen aurrean kokatu ohi zen edo zegokion estatusaren edo lanbidearen ezaugarrien ondoan, goi‑mailakoa zela argi eta garbi gera zedin.

Erretratu-pintura arrakasta handiz erabili zuten Europako gobernatzaileen aginpidea, berezitasuna eta lilura aldarrikatzeko. Erregeen eskubide jainkotiarraren filosofia politikoaren arabera, Jainkoaren mandatari ziren aldetik, erabateko aginpidea izateko eskubidea zuten, eta filosofia hori sendotu egiten zuen beren erretratuetan erakutsi ohi zuten itxura handientsuak. Rubensek oso manera fineko eta autokontrol handiko zaldun gisa irudikatu zuen Espainiako Felipe IV.a, eta bere jauregietarako erretratu eta lan ugari egiteko eskariak jaso zituen harengandik.

BESTE ATALAK

Sarrera

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Paisaia-pintura

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Alegoria / Mitoak

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Erlijioa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Genero-pintura

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Tapizak

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Armak

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Erretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago