Edukira zuzenean joan

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak

Erlijioa

Info gehiago

Tapizak

Info gehiago

Atalak

Genero-pintura

Barroko flandestarraren genero-pinturak eguneroko eszenak, lore, fruta eta janariz osatutako natura hilak, eta azoka, denda edo sukaldeetako eszenak erakusten zituen. Eta, XVII. mendean, hegoaldeko Herbehereetako hiritarrek, aberastuta, oso gustukoak zituzten oparotasunaren erakusgarriekin konbinatutako irudikapen naturalista haiek.

Hasiera batean eguneroko bizitzako eszenek Pieter Brueghel Zaharraren bizitasunez beteriko konposizio narratiboei jarraitu ohi zieten. Hala ere, Adriaen Brouwer Anberesen ezarri ondoren, aldaketa nabarmena nabaritu zen pintura-mota honetan. Brueghelen estilo kaleidoskopikoa ez bezala, Brouwerren obra anekdota batean oinarritzen zen, batik bat irudi txiki ugarien bidez —gehienetan nekazariak— adierazitako egoera bortitzen batean. Irudikatu zituen tabernako eszenak, nekazarien portaera satirizatu ohi zutenak, oso ezagunak egin ziren eta haiei esker Brouwerrek bere garaikideen miresmena jaso zuen. Rubens-ek berak Brouwerren hamazazpi pintura zituen.

Natura hilak XV. mendeko eskuizkribu eta Orduen Liburuen ertzetan agertzen hasi ziren. XVII. mendean, Jan Brueghel-ek hedatutako lore estilizatuen dekorazio-pinturen generoa garatu zen. Artista hura xehetasuna irudikatzen zuen doitasun harrigarriagatik eta egindura delikatuak bikainki erreproduzitzen zituelako egin zen ezaguna. Izan ere, hortik datorkio “Brueghel de velours” edo “belusezkoa” goitizena. XVII. mendearen bukaerako natura hilak antolatuta dauden moduagatik bereizten dira, ez hain formala eta askeagoa. Botozko irudiek mundu katolikoan izan zuten arrakastak irudi erlijiosoaren inguruan girlandak, koroak eta konoak gehitzea eragin zuen. Brueghelen dizipulu izandako Daniel Seghers-ek errepertorio hori lantzen jardun zuen gehienbat.

Horrez gain, hegoaldeko Herbehereetan oso hedatuak ziren azoka, lantegi edo sukaldeetako eszenak —barrutik irudikatuta ere—, fruta eta barazki kopuru handien irudikapenak eta ehizaki-eszenak. Frans Snyders-en pinturak ikuskizun zoragarriak eskaini zituen, lankide izan zuen Rubensek landutako barrokoaren dinamismo printzipioen arabera diseinatuta. Rubensek berak sortu zituen ehizako eszenek ere eragina izan zuten XVII. mendearen bukaerako gustu finenarekin bat zetorren dotoreziagatik nabarmendutako Jan Fyt-en obran.

BESTE ATALAK

Sarrera

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Paisaia-pintura

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Alegoria / Mitoak

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Erlijioa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Genero-pintura

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Tapizak

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Armak

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Erretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago