Edukira zuzenean joan

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak

Alegoria / Mitoak

Info gehiago

Genero-pintura

Info gehiago

Atalak

Erlijioa

Anberesko produkzio artistiko gehiena, alde handiarekin gainera, ikonografia erlijiosoak osatzen zuen, publikoki kapera eta elizetan gurtzeko nahiz debozio pribaturako. XVII. mendeko jarduera kulturala eta intelektuala bultzatu zuen suhartasun espirituala Kontraerreformaren mugimendua izan zen. Espainiako gobernu katolikoaren eta Holandako gobernu protestantearen arteko gatazken garai nahasi haiek ikonoklasiaren bi bolada sorrarazi zituzten (1566 eta 1581–1582), eta horren ondorioz Anberesko eliza eta monasterio ugari suntsituta geratu ziren. Isabel Klara Eugenia artxidukesaren mezenasgoaren babesean, katolizismoa lehengoratzeari ekin zitzaion 1609an Hamabi Urteen Ituna sinatu ondoren. Estilo barrokoa, dagozkion berealdiko keinu, joritasun eta apaingarrien gehiegikeriaz, bat zetorren Eliza garailearen izaerarekin.

Sarritan, barroko flandestarraren arte erlijiosoak Bibliatik hartutako kontakizunak aurkeztu ohi zituen pasadizo sinple eta egunerokoen antzera. Jan Brueghel Zaharraren Atsedenaldia Egiptorako ihesaldian (1607), artistak bat-batekotasun kutsua ematen dio eszenari, arropa koloretsuez jantzitako artzainen xehetasun berezkoenetan eta basoko landare eta animalietan oinarrituz. Ikuspegi errealista hori Hendrick van Steenwijk-en eta Peter Neeffs Gaztearen pintura arkitektonikoetan ere antzeman daiteke, haien pinturak elizen barrualdeen irudikapenak izanik. Obra hauek apartekoak dira argiaren eta giroaren efektuak landuta dauden errealismoagatik, lehen plano handiengatik eta zeruertz baxuengatik.

Bere ibilbidean zehar, Rubens-ek eskari ugari jaso zuen aldareetarako pintura erlijiosoak egiteko eta sabaiak dekoratzeko. Lehenik modelloa prestatu ohi zuen, xehetasunak bilduz olio-pinturaz egindako kolorezko bozetoa, alegia. Modelliak tamaina errealeko amaitutako pinturak ziren, eskaria egin zion pertsonari bere proiektu artistikoa erakusteko artistak erabiltzen zituenak. Praktika hura Rubensek barneratu zuen lehen aldiz, XVI. mendeko pintore veneziarrengandik hartuta. Areto honetan konposizio diagonala eta kolore biziak dituen estilo honen lau adibide ikus ditzakegu: Artzainen adorazioa (1608) Fermoko Espiritu Santurako, Ama Birjinaren igokundea eta koroatzea (1611) Anberesko katedralerako, San Ildefonsoren ikuspena (1630–31) Bruselako Sint-Jacob op Coudenburg elizako San Ildefonsoren aldarerako eta Jacobo I.aren jainkotzea (1632–1633) Karlos I.a Ingalaterrako erregearen bankete-aretorako.

BESTE ATALAK

Sarrera

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Paisaia-pintura

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Alegoria / Mitoak

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Erlijioa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Genero-pintura

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Tapizak

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Armak

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Erretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago