Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
Paisaia-pintura
Erlijioa
Atalak
Alegoria / Mitoak
- Izenburua:
- Alegoria / Mitoak
- Erakusketa:
- Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak
- Gaiak:
- Pertsonaia mitologikoak | Arte klasikoa | Artea eta historia | Artea eta mitologia | Artearen historia | Dekorazio-arteak | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Mitologia-margoa | Merkataritza | Oparotasuna | Anberes | Escalda ibaia | Herbehereak | Erroma | Klase sozialak | Luxua
- Mugimendu artistikoak:
- Barrokoa
- Artelan motak:
- Artisautza | Pintura
- Aipatutako artistak:
- Rubens, Peter Paul
Elizari lotutakoak ez ziren gaien tratamendu monumentala ez zen Anberesen ezagutzen Rubens-en garaira arte. Artistak, Italian urte batzuk arte klasikoa eta errenazentista ikasten aritu ondoren, jainko klasikoak eta kreatura mitologikoak erakusten zituzten eszenetan giza irudia integratzen jardun zuen emaitza bikainak lortu arte. Antzinaldiari buruz zuen ezagutza entziklopedikoaz baliatuz, bere hizkuntza alegorikoaren oinarriak eta bere garaiko publiko jantziak erraz ulertzeko moduko hiztegi sinbolikoa jorratu zituen. Landu zituen gaien artean zeuden mitologia grekoa, Erromako historiaren pasadizoak eta literatura klasikoaren gai alegorikoak.
Bost elementuak giza irudiaren bidez irudikatuta agertzea oso hedatua zen Herbeheretan. Rubensen Lurraren eta Uraren batasuna (g.g.b. 1618), maisulanean, emakumezkoaren irudia, Lurra hezurmamitzen duena, Anberesko jainkosaren irudikapen alegorikoa da gainera. Bere eskua ukituz, gizonezko baten irudia agertzen da, Ura ordezkatuz eta Escalda ibaia hezurmamituz. Horrela, merkataritzaren jarduera kontrolatu nahian holandarrek itxitako Escalda ibaia atzera irekiz indarberritutako merkataritzari esker Anberesek (Rubensen jaioterriak) berriro bizi zuen oparoaldia goresten du. Pertsonaia nagusien konposizioan nabaria da iparraldeko eragina, kontrajarritako jarrerak erakutsiz, hau da, bata aurrez aurre eta bestea bizkar emanda. Pertsonaien tratamendu eskultorikoak eta motibo grekoerromatarrak erabiltzeak, berriz, argi eta garbi ematen dute aditzera Rubensek Erroman egin zuen egonaldian kopiatu zituen eskultura helenistikoen eragina. Pintura eskerga honek, Rubensen beste askok bezala, oso ondo bat egiten ditu alegoria eta mitologia, eta beste artista batzuentzako oinarri bihurtu zen.
Hegoaldeko Herbehereetan, kontsumo-kultura berriaren funtsezko osagaietako bat luxuzko objektuak izan ziren: dekorazio-piezak, esaterako plakak baxuerliebeekin, marfilezko iruditxo magistralak, erretiluak edo kopak eta urrezko eta zilarrezko bestelako objektu apaingarriak. Halako objektuak eskuratzeak agerian uzten zuen jabeak humanismo klasikoari buruz zuen ezagutza handia, goi-mailako klaseen gero eta estatus handiagoarekin ere lotu ohi zen fintasuna, alegia. XVII. mendean, Anberes metalurgi-produkzioaren eta marfilaren zizelaketaren gune garrantzitsuena zen, formari dagokionez aniztasun handia eta estiloari dagokionez eragin anitzak eskainiz. Artisau askok mitologia klasikoan inspiratutako eszenak berenganatu zituzten eta piezak Europa osora esportatu ohi zituzten. Eskultoreekin zuen adiskidetasunari eta bereziki eskulturetarako egin zituen diseinuei esker, Rubensek eragin handia izan zuen hegoaldeko Herbehereetako dekorazio-arteen garapenean.