Edukira zuzenean joan

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak

Sarrera

Info gehiago

Alegoria / Mitoak

Info gehiago

Atalak

Paisaia-pintura

Paisaia izan zen pinturaren tradizio flandestarraren barruan Rubens-i interesatu zitzaion beste alderdia. Paisaiaren garrantzia lotuta dago Anberesko elite sozialak eta intelektualak idilikoa zen guztiarenganako zuen joerarekin. XVI. mendean Italian gailendu zen artzain-literatura oso hedatua zen hegoaldeko Herbehereetan. Gero eta interes handiagoa sumatzen zen paisaia gai gisa erabiltzeko, Anberesko burgesiak, Rubens barne zela, landa-eremuan finkak erosi ohi zituelako. Hegoaldeko Herbehereetan, ikuspegi baxu batetik eta ikusmolde soilaz eta errealistaz irudikatu ohi zuten paisaia-pintura. Pinturak ustekabean harrapatutako naturaren inpresioak dirudite, eta argiaren eta giroaren efektuak nabarmentzen dituzte. David Teniers Gazteak kermezak edo herrixketako festetako eszenetan utzi zuen bere arrasto berezia. Eszenak xehetasunetan arreta handia jarriz lantzen zituen, herri-jaien ideia mugimendu handiko giroak sortzeko erabiliz. Eszena horietan talde desberdinak aldi berean eszena txikiak osatuz agertzen dira irudikatuta.

XVII. mendearen bukaerako paisaia-pinturak klasizismo monumentalaren eragina jaso zuen. Rubensen estudioan lanean ziharduten bitartean, Lucas van Uden-ek eta Jan Wildens-ek paisaia batzuk sortu zituzten bakoitzak bere aldetik. Bruselako Jan Siberechts paisaia-pintorearen eszenek modu berezi batean idealizatzen dute landa-eremuko bizitza, ganadua, ibiak eta estatuak baliran heroi gisa agertzen diren neska gazteak irudikatuz. Jacques d’Arthois-ek, Bruselakoa baita ere, sentikortasun erromantikoa erantsi zien bere paisaiei. Bestalde, itsasoa irudikatzen zuten pinturak eta itsas motiboak ere genero independente gisa sortzen hasi ziren. Andries van Eertvelt-ek itsasoko ekaitzen irudimenezko eszenak estilo manieristaz pintatu zituen, Bonaventura Peeters-ek bere itsas pinturetan paisaia atmosferiko lasaiagoak pintatzeko moda berriari jarraitu zion bitartean.

BESTE ATALAK

Sarrera

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Paisaia-pintura

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Alegoria / Mitoak

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Erlijioa

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Genero-pintura

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Tapizak

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Armak

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago

Erretratua

Rubens eta bere garaia. Ermitage Museoaren altxorrak, Atala, 2002

Info gehiago