Edukira zuzenean joan

Soto. Laugarren dimentsioa

Muralak. Obra zinetikoa

Info gehiago

Obra informalak. Aro barrokoa

Info gehiago

Iruzkinak

Zeharkagarri-aurrekoa

1950eko hamarkadaren erdialdeko urteetatik aurrera, Soto-ren obrek gero eta konplexutasun espazial handiagoa hartu zuten. Geruza gainjarrien xedea ez da bolumena sortzea, piezaren bibrazio optikoa aktibatzea baizik. Eta, hala ere, efektu hori lortzeko, distantzia bat behar da hondoaren eta azalaren artean. Pinturari buruzko gogoeta baten ondorio dira, eta pinturaren forma bidimentsionaletik abiatzen dira, baina Sotok erliebea ematen die pieza hauei, pinturaren materialtasuna azpimarratuz.

Urteek aurrera egin ahala, artistak orientazio hori garatu zuen, haren bolumena nabarmentzen duten beste material batzuk gehituz. Hemen, burdina margotua ez da egituraren euskarri soila, forma geometrikoak osatzeko darabilen materiala ere bada.

Hala ere, haren lerro makurrek, hondoan gainjarrita, bibrazioak sortzeko ahalmena dute. Berriro ere, ikuslea da obraren aurrean jartzen denean, bere gorputzaren mugimenduarekin eta bere begiradarekin, pieza aktibatzen duena, haren desmaterializazio optikoa eraginez. Horrela, pertzepzio gatazka bat sortzen du burdinaren gogortasunaren eta formen malgutasunaren artean. Piezaren zati bakoitzarekiko gertutasun edo urruntasun fisikoak eta metalaren ukimen-sentsazioa berrikuntzak dira obra honetan, zeina ikuslea bere espazioan integratzen saiatzen den, azken hori haren gorpuztasunaz kontziente eginda.

Prozesu horren bitartez, genero artistikoen arteko mugak zalantzan jartzeaz gainera, Sotok auzitan jarri nahi ditu espazioaren, denboraren, mugimenduaren eta eraldaketaren pertzepzioa bera, ikuslearen eta obraren osagaien arteko harremanaren bitartez.

Pieza honi, antzeko ezaugarriak dituzten beste batzuekin batera, Zeharkagarri-aurrekoa izenburua ezarri zioten gerora. Izenburu horrek adierazten du artistak hirurogeiko hamarkadaren erdialdetik aurrera garatutako Zeharkagarriak deritzen lan ospetsuen aurreko lan-geruza bat.

BESTE ATALAK

Konposizio dinamikoak

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Muralak. Obra zinetikoa

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Zeharkagarri-aurrekoa

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Obra informalak. Aro barrokoa

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Zeharkagarriak

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Idazketak

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Triptikoak

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Anbibalentziak

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Anizkunak. Obra gailu sentsorial moduan

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago