Edukira zuzenean joan

Soto. Laugarren dimentsioa

Muralak. Obra zinetikoa

Info gehiago

Iruzkinak

Konposizio dinamikoak

Guggenheim Bilbao Museoak ongietorri egiten dizue Soto. Laugarren dimentsioa erakusketara. Atzera begirako honek venezuelar artistak denbora eta mugimendua objektu artistikoan integratzeko egindako esplorazio-bidea egiten du.

Gogoratu, mesedez, artelanak hauskorrak direla eta ez direla ukitu behar. Erakusketa honetako pieza batzuen ondoan gezi batzuk ikusiko dituzue. Obra horiek zeharkagarriak dira, hau da, barruan ibiltzeko modukoak, eta, horrenbestez, horietan sartu eta horiek esperimentatzeko gonbita egiten dizuegu, baina beti ere kontu handiz. Erakusketako gainerako obrek ikusleengandik bereizten dituen marra bat dute. Mesedez, ez gurutzatu marra hori.

Obrak aretoko gune nagusian daude ikusgai. Sotoren ibilbideari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, aretoan bertan dagoen txokoan hezkuntza-materiala dago eskuragarri.

Abstrakzio piktorikoari buruzko gogoetatik abiatuta, hizkuntza plastikoa erabat berritu zuen Sotok, diziplinen arteko mugak suntsitu zituen, eta ikuslearen rola eraldatu zuen: ikuste hutsa izatetik sorkuntza-prozesuaren funtsezko parte izatera eraman zuen.

XX. mendearen bigarren erdian egindako ibilbide hori Caracasen hasi zuen Sotok, egin zituen lehengo ikasketekin. Orduan zirrara handia eragin zioten Paul Cézanne eta Georges Braque-ren obrek. Baina, bere herrialdeak esplorazio artistiko berriagoekiko zeukan atzerapen akademikoaz jabetuta, Parisera bidaiatzea erabaki zuen azken joerak ezagutzeko. Han geratu zen bizitzen, eta ikasketa-aro indartsua hasi zuen hirira iritsitako beste artista latinoamerikar batzuekin batera. Horrela ezagutu zuen Piet Mondrian-en obra, funtsezkoa hemen ikus daitezkeen lanak ulertzeko.

Horri buruz, artistak zera zioen:

Hasiera batean, oso gustuko nituen Mondrianen obrak dinamizatu nahi izan nituen, kontua haiei mugimendua ematea zela uste bainuen.

Bere ibilbide artistikoaren hasieran, Sotok hizkuntza piktoriko guztiz abstraktua bilatzen zuen, berak azaltzen zuen moduan:

Nik erronboen, triangeluen, poliedroen konposizioak ikusten nituen, errealitate figuratiboa iradokitzen zuen elementu multzo bat, eta seguru nengoen pintura figuratiboak pintura abstraktua deritzonaren sistema erabiltzen zuela bere barne konposiziorako. Niretzat, hori ez zen abstrakzioa, figurazioaren sinplifikazioa baizik.

Irudi horiei mugimendua eman nahi zien Sotok. Hori lortzeko, lerro zuzenak hautsi eta makurtu egin zituen, eta kurba integratu, bi obra hauetan hautematen den moduan. Mugimendua konposizio-kontzeptu tradizionala da oraindik ere hemen, irudi mentala, bi dimentsioko koadroei aplikatzeko modukoa: lerroen hausturak eta angeluak ezegonkortasun- eta desoreka-sentsazioa eragiten dute.

BESTE ATALAK

Konposizio dinamikoak

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Muralak. Obra zinetikoa

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Zeharkagarri-aurrekoa

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Obra informalak. Aro barrokoa

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Zeharkagarriak

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Idazketak

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Triptikoak

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Anbibalentziak

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago

Anizkunak. Obra gailu sentsorial moduan

Soto. Laugarren dimentsioa, Iruzkina, 2019

Info gehiago