Soto. Laugarren dimentsioa
Triptikoak
Anizkunak. Obra gailu sentsorial moduan
Iruzkinak
Anbibalentziak
- Izenburua:
- Anbibalentziak
- Erakusketa:
- Soto. Laugarren dimentsioa
- Gaiak:
- Artea eta denbora | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erritmoa | Forma | Geometria | Kolorea | Mugimendua | Piet Mondrian | Optika
- Teknikak:
- Gainjartzea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Soto, Jesús Rafael
Sinplifikaziora eta forma garbien bilaketara itzuli zenean, Soto-k karratua berreskuratu zuen bere hiztegiko funtsezko elementu moduan. Bere ibilbidearen hasieratik egin zuen bezala, forma geometriko sinple hori errepikatu zuen hondoko azalera marratuan zehar. Obra hauekin, 1980ko hamarkadako urteetatik aurrera eginak, asmoa ez zen dagoeneko pintura figuratiboa zalantzan jartzea, unibertsal dena bilatzea edo denbora-sentsazioa gogora ekartzea erritmoak sortuz. Artistak ibilitako bidearekin, forma hauetan txertatzen dituen aldakuntzak beste mugimendu-mota bat gogora ekartzen saiatzen dira. Eta horretarako kolorea darabil protagonista-moduan. Hitz hauekin azaltzen du:
Kolorearen bitartez, anbiguotasun espaziala sortzen saiatzen naiz. Plano berean kokatutako elementuekin etengabeko mugimenduan dauden plano desberdinen sentsazioa eragin dezaket.
Horretarako, oinarrizko koloreak darabiltza Sotok, eta kolore bakoitzak hondoarekiko edo gainerako koadroekiko eragiten dituen efektu optikoetan oinarritzen da. Horrela, kolore batzuek ikuslearen begiradarantz jotzeko sentsazioa ematen dute, eta beste batzuek hondorantz atzera egiten dutela dirudi. Horrez gain, koloreak bilbe errepikakor batean errepikatu, txandakatu eta ordenatzeak erritmo bisualak sortzen ditu. Horrek guztiak Mondrian-en obrak dakartza gogora, Sotoren esplorazio formalaren jatorrian egon zirenak.