Soto. Laugarren dimentsioa
Obra informalak. Aro barrokoa
Idazketak
Iruzkinak
Zeharkagarriak
- Izenburua:
- Zeharkagarriak
- Erakusketa:
- Soto. Laugarren dimentsioa
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua | Bibrazioa | Soinua | Dualtasuna
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Zinetikoa |
- Artelan motak:
- Instalazioa
- Aipatutako artistak:
- Soto, Jesús Rafael
Zeharkagarriekin, ikuslea artelanean integratzetik haragoko beste pauso bat eman zuen Soto-k: artelanean sartzeko gonbita egiten dio zuzenean, artelanaren hariak zeharkatu eta nahasketan kulunkatzekoa, berariaz sortutako giro batean ibiltzeak eragiten dituen sentsazioak esploratzekoa.
Egituran sartu aurretik, begiradak bibrazio berriak hauteman ditzake: egitura ortogonal batetik zintzilik dauden hariak dira. Harien arteko distantziak, haien koloreen arteko desberdintasunak eta espazioko gainerako elementuekiko dituzten loturek artistaren aurreko obretako hondo ildaskatuek sortzen zituztenen antzeko sentsazioak sortzen dituzte.
Kanpotik hautematen den obraren irudia bolumen kubiko edo prisma batena da, baina hartara gerturatu eta hura zeharkatzean irudi mentala eta iruzurgilea dela egiaztatzen da: harien artean dagoen espazioak adierazten du ez dela bolumen itxi eta sendo bat, malgua eta jariakorra bazik.
Piezan sartzean, ikuslearen ukimena da hariak hautemateko aktibatzen den zentzumena; horrela, batzuetan malguak, batzuetan zurrunak, hotzak edo beroak, hautematen dira hariak. Obra batzuk, hala nola Soinudun zeharkagarria, adibidez, entzumenarentat ere diseinatuak daude, ukimenarekin lotuta: harien arteko kontaktuak eta haien eta gorputzaren artekoak gorputz-musika sortzen duguneko sentsazioa ematen duten soinuak sortzen dituzte.
Zeharkagarriak eta ikusleak, era horretan, elkarrizketa bati ekiten diote, parekotasunean: obra da haien artean eraikitzen den harremana, sortu eta garatzen den fenomenoa, eraldatzen dena, ikuslearen jardunaren arabera. Arte Zinetiko guztian bezala, mugimenduak, kasu honetan ikuslearenak obraren motorra diren aldetik, zentzua ematen dio obrari, esanahia eraikitzen du.
Honela azaltzen zuen artistak berak ikuslearen protagonismoa:
Antzina, ikuslea errealitatetik kanpoko lekuko baten moduan egokitzen zen. Gaur egun, ondo dakigu gizakia ez dagoela alde batean eta mundua beste aldean. Ez gara behatzaileak, indar bizien, horietako asko ikusezinak, bor-bor bat dela dakigun errealitate baten parte baizik. Munduan arrainak uretan bezala gaude: distantziarik gabe materia-energiaren aurrean. BARRUAN, eta ez AURREAN; dagoeneko ez dago ikuslerik, parte-hartzaileak baino ez.