Edukira zuzenean joan

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino

Autorretratua

Info gehiago

Atalak

Sarrera

“Zer esan nahi duzu bizitza bat bizitzeak? Pentsamendu horretan galtzen naiz artelan bat sortzen dudan bakoitzean”.

“Deuseztapena eta metaketa, barreiaketa eta bereizketa, partikula bidezko obliterazioa eta unibertsoko erreberberazio ikusezinak: horiek izan bide ziren nire artearen oinarri, eta forma hartzen hasiak ziren ordurako”.

Yayoi Kusama artista eta idazle japoniarra (Matsumoto, Nagano, 1929) sortzaile nabarmena da, arte-historialarien artean miretsia hirurogeiko hamarkadatik gaur egunera arteko hainbat mugimendu artistiko biltzen dituen bere ibilbide aitzindariagatik. Mundu mailako ikono kultural bihurturik, azken zazpi hamarkadotan Kusamak buru-belarri jardun du, konbentzimendu osoz, artearen bere ikuspegi abangoardistan sakontzen eta bere bizi-filosofiaren isla fidela ere baden estetika pertsonala biribiltzen.

Erakusketa honek Kusamaren sormen-esplorazioek bultzagarri dituzten gai existentzialetan jartzen du arreta. Artistaren margolanen, marrazkien, eskulturen eta instalazioen bidez, baita haren happening-ak eta performanceak jasotzen dituen artxiboko materialaren bidez ere, erakusketa honek Kusamaren praktika artistikoaren azterketa sakona eskaintzen du, hasi Bigarren Mundu Gerra garaian nerabe zela egin zituen lehen marrazkietatik eta ispiluak erabiliz sortu dituen azken murgiltze-instalazioetaraino. Irizpide kronologiko eta tematikoen arabera antolatua, Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino erakusketak artistaren bizitzan behin eta berriro agertzen diren sei gai nagusiak jasotzen ditu: Infinitua, Metaketa, Konektibitate erradikala, Alderdi biokosmikoa, Heriotza eta Bizitzaren indarra. Gai horiek guztiek lotura dute elkarrekin, eta nolabaiteko bilakaera izan dute Kusamaren unibertso obsesiboaren baitan. Izan ere, artistak hamarkadak daramatza gai horien bidez arte-eszena eta gizartea astintzen “gizadi osoa sendatzeko” xedez.

BESTE ATALAK

Sarrera

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Atala, 2023

Info gehiago

Autorretratua

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Atala, 2023

Info gehiago

Infinitua

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Atala, 2023

Info gehiago

Metaketa

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Atala, 2023

Info gehiago

Konektibitate erradikala

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Atala, 2023

Info gehiago

Alderdi biokosmikoa

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Atala, 2023

Info gehiago

Heriotza

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Atala, 2023

Info gehiago

Bizitzaren indarra

Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino, Atala, 2023

Info gehiago