Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
Sarrera
Infinitua
Atalak
Autorretratua
- Izenburua:
- Autorretratua
- Erakusketa:
- Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Sinbologia | Erretratua eta autorretratua
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Kusama, Yayoi
Kusamaren lana auto-baieztapenean, auto-suntsipenean, auto-sustapenean, auto-asmakuntzan, auto-erreferentzialtasunean eta autorretratuan oinarritzen da, baita bere buruaren irudikapena hain esplizitua ez den sortze-lanetan ere. Areto honek Kusamak autorretratuaren generoan eginak dituen zenbait margolan eta marrazki biltzen ditu; izan ere, autorretratuak leku nabarmena du artistaren ekoizpenean. Saileko lehen margolana Autorretratua (1950) da: koadro ilun bat, haragi-arrosa koloreko ekilore bat giza aho baten gainean flotatzen erakusten duena; izenburu hori jaso zuten lehenengo lanetako bat da, gainera. Erretratua (2015) da erakusketa-gunearen buru: Kusamak bere motibo bereizgarrietako batzuk agertzen ditu lan horretan —koloretako tantoak, kalabazak, sareak, garro-itxurako formak—, artistaren irudi hieratikoa ardatz duen collage gisako konposizio batean.