Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
Metaketa
Alderdi biokosmikoa
Atalak
Konektibitate erradikala
- Izenburua:
- Konektibitate erradikala
- Erakusketa:
- Yayoi Kusama: 1945tik gaurdaino
- Gaiak:
- Giza gorputza | Artea eta gizarte iraultza | Artea eta politika | Biluzia | Vietnamgo gerra | AEB | Adierazpen-askatasuna | Giza eskubideak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Kusama, Yayoi
“Iraultza bat hasi nahi nuen, nola eta artea nik neuk imajinatzen nuen gizarte mota eraikitzeko erabilita”.
1960ko hamarkadaren amaieran, eskubide zibilen aldeko eta Vietnamgo gerraren aurkako borrokak kontrakultura-mugimendua eragin zuen, eta, giro horretan, Kusamak ekintza publikoan eta performancean oinarritutako praktika bat garatu zuen. Artistak arraza- eta genero-estereotipoak salatu zituen, AEBren gerra-politika kritikatu zuen, eta hedabideen arreta erakarri zuen bere happening probokatzaileen bidez, batez ere tantoz beteriko gorputz biluziak erakusten zituztenekin “auto-obliterazio” ekintza gisa. Azken kontzeptu hori funtsezkoa da Kusamaren filosofian: niaren askapena proposatzen du komunitatea sendatzeko modu gisa, eta sakonki elkarlotzen ditu pertsonak, bereziki gizartearen bazterretan bizi direnak. Kusamak hedabideen boterea baliatzen du bere filosofia hedatzeko, baita bere ikusgarritasuna eta ospea areagotzeko ere.