Edukira zuzenean joan

Gego. Infinitua neurtzen

Lehen obrak (1951–55) 

Info gehiago

Atalak

Sarrera

Gertrud Goldschmidt (Hanburgo, 1912–Caracas, 1994), Gego izenez ere ezaguna, alemaniar familia judu batean jaio zen, eta arkitektura- eta ingeniaritza-ikasketak egin zituen Technische Hochschule Stuttgart-en (gaur egun, Stuttgarteko Unibertsitatea). 1939an, nazien jazarpenetik ihesi, Venezuelara emigratu zuen, eta bertan finkatu zen behin betiko. 1953an artegintzan hasi zen, eta lau hamarkada baino gehiago eman zituen jardun horretan. Eragin handiko artista germaniar-venezuelarrak lerroaren, espazioaren eta bolumenaren arteko harremana aztertzen zuen hainbat bitartekotan sortu zituen bi eta hiru dimentsioko lanetan. Beste arlo batzuekin zuen konpromisoa, hala nola arkitekturarekin, diseinuarekin eta hezkuntzarekin, haren ikerketa-lanaren osagarri izan zen.

Atzera begirako handi honek agerian uzten ditu Gegoren lanaren ikuspegi integratzailea eta artistak abstrakzioaren lengoaiaz zuen ikuspegi berezia. Erakusketa kronologikoki eta gaika antolatua dago areto honetan, eta Gegok forma organikoen, egitura linealen eta abstrakzio modularren bidez egin zituen ekarpen formalak eta kontzeptualak aztertzen ditu. 1950eko hamarkada hasieratik 1990eko hamarkada hasierara arteko 150 objektu inguru biltzen ditu, nola diren eskulturak, marrazkiak, grabatuak, ehunak eta artista-liburuak, baita zirriborroak, argitalpenak, gutunak eta instalazioen zein obra publikoen argazkiak ere. Gegoren arte-ibilbide luzeak hainbat testuinguru artistiko zeharkatu zituen Latinoamerikan; honako azterketa honek haien baitan kokatzen du artistaren praktika, eta jardunbide horrek nazioarteko funtsezko mugimenduekiko —abstrakzio geometrikoarekiko edo arte zinetikoarekiko, besteak beste— izan zituen elkarguneak eta hausturak ere arakatzen ditu.

XX. mendearen bigarren erdian Latinoamerikako eszenak eman zuen artistarik esanguratsuenetako bat da Gego. Bide nabarmenki pertsonala urratu zuen bere ibilbide artistikoan, eta, beraz, ezinezkoa da haren inguruko kategorizaziorik ezartzea. Gegok ideia erradikalak eskaini zituen egitura-sistemei buruz egin zituen ikerketen bidez. Bere corpus artistiko berezian, metodikoki jorratu zituen gardentasuna, tentsioa, hauskortasuna, harreman espazialak edo mugimenduaren efektu optikoak. Atzera begirako erakusketa historiko honek agerian uzten du haren diziplina anitzeko jardunaren zabaltasuna, eta artista eta bere obra hobeto ulertzen eta balioesten laguntzen du testuinguru globalean.

Museoak eskerrak eman nahi dizkie Gego Fundazioari eta haren zuzendari diren Tomás Gunz eta Barbara Gunzi, baita Kontseiluari eta fundazioko langileei ere, erakusketa antolatzeko eman duten laguntza paregabeagatik.

BESTE ATALAK

Sarrera

Gego. Infinitua neurtzen, Atala, 2023

Info gehiago

Lehen obrak (1951–55) 

Gego. Infinitua neurtzen, Atala, 2023

Info gehiago

Lerro paraleloak (1957–67) 

Gego. Infinitua neurtzen, Atala, 2023

Info gehiago

Tamarind litografia-tailerra eta erretikulei buruzko azterlanak (1963–70) 

Gego. Infinitua neurtzen, Atala, 2023

Info gehiago

Ehunak (1956–88) 

Gego. Infinitua neurtzen, Atala, 2023

Info gehiago

Obra publikoa eta ingurune arkitektonikoak (1948–82) 

Gego. Infinitua neurtzen, Atala, 2023

Info gehiago

Azken obrak: Ehundurak, Zomorroak eta Zomorrotxoak (1987–91)

Gego. Infinitua neurtzen, Atala, 2023

Info gehiago