Edukira zuzenean joan

Gego. Infinitua neurtzen

Obra publikoa eta ingurune arkitektonikoak (1948–82) 

Info gehiago

Atalak

Azken obrak: Ehundurak, Zomorroak eta Zomorrotxoak (1987–91)

Izenburua:
Azken obrak: Ehundurak, Zomorroak eta Zomorrotxoak (1987–91)
Erakusketa:
Gego. Infinitua neurtzen
Gaiak:
Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Forma | Geometria | Konposizioa | Lan-prozesua | Lerroa | Sinbologia | Tamaina | Venezuela | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Abstrakzio Geometrikoa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Gego,

1980ko hamarkadaren amaieran, bere azken hiru sailak egin zituen Gegok: Ehundurak (1988–91), Zomorroak (ca. 1987–91) eta Zomorrotxoak (1987–89). Paper gaineko lanari heldu zion berriro, adinak metalak eta gainerako material zurrunak manipulatzea eragotzi zion heinean. Ehundurak pieza txikiak dira, bi dimentsiotakoak, artistaren lanetatik, aldizkarietatik eta liburuxketatik ateratako paper-zerrendak elkarri lotuz eginak. Artistak ehunak, korapiloak eta sareak osatzeko zuen etengabeko interesaren testuinguruan, azkenengo sail horrek laburbiltzen ditu, azken batean, Gegoren lengoaia artistikoa egituratzen duten metodologia formalak eta kontzeptualak.

Bere azken bi eskultura-sailek —Zomorroak eta Zomorrotxoak— geometriaren, formaren eta erretikularen deformazioa eta erabateko kolapsoa adierazten dute Gegoren lanean. Gaztelaniazko bicho hitzak piztia edo zomorroa esan nahi badu ere, zenbait tokitan hutsala den zerbait izendatzeko ere erabiltzen dute. Material berreskuratuekin eta artistak baztertutako beste lan batzuetako elementuekin sortuak dira egitura ezegonkorreko Zomorroak eta Zomorrotxoak. Forma eta egitura ezberdinetako konfigurazio iragarrezinak dituzten ensanblaje kaotiko horiei esker, artistak alde batera utzi zuen forma finkoa eta zurruna, eta egitura organiko irregularrak egiten hasi zen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Gego. Infinitua neurtzen, Atala, 2023

Info gehiago

Lehen obrak (1951–55) 

Gego. Infinitua neurtzen, Atala, 2023

Info gehiago

Lerro paraleloak (1957–67) 

Gego. Infinitua neurtzen, Atala, 2023

Info gehiago

Tamarind litografia-tailerra eta erretikulei buruzko azterlanak (1963–70) 

Gego. Infinitua neurtzen, Atala, 2023

Info gehiago

Ehunak (1956–88) 

Gego. Infinitua neurtzen, Atala, 2023

Info gehiago

Obra publikoa eta ingurune arkitektonikoak (1948–82) 

Gego. Infinitua neurtzen, Atala, 2023

Info gehiago

Azken obrak: Ehundurak, Zomorroak eta Zomorrotxoak (1987–91)

Gego. Infinitua neurtzen, Atala, 2023

Info gehiago