Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
Kontaketa luzea (Burrunba oihanean) [The Long Count (Rumble in the Jungle)], 2001
Atalak
Produktu hutsak erotu egin dira (The Pure Products Go Crazy), 1998
- Izenburua:
- Produktu hutsak erotu egin dira (The Pure Products Go Crazy), 1998
- Erakusketa:
- Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
- Gaiak:
- Artistak | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua | Sinbologia | Eskala | Informatika | Zinema
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Bideoinstalazioa
- Aipatutako artistak:
- Pfeiffer, Paul
Bideo-instalazioa (koloretan, soinurik gabea; 15 s, etengabe errepikatuta), proiektagailua eta euskarria
Whitney Museum of American Art, New York. Purchase, with funds from the Painting and Sculpture Committee and the Film and Video Committee
Lan hauek 1998 eta 2000. urteen artean sortuak dira. Metraje aurkitua dute abiapuntu, Pfeifferrek zehaztasun handiz ataldua eta fotogramaz fotograma berreditatua. Lanetako batean, artistak Risky Business (1983) filmeko eszena bat erabili zuen, eta beste batzuetan, berriz, NBAren partiduetako mugimendudun irudiak. Garai bateko programa digitalek —hala nola Adobe Premiere, Photoshop eta QuarkXPress— irudiak sortzeko eta geruzatan editatzeko eskaintzen zituzten aukerek erakarrita, artista esperimentazioaz eta apropiazioaz baliatu zen bere lehen bideo-lanak egiteko estrategia gisa. Horri buruz, hauxe dio berak: “Lan hau grabatugintzan daukadan prestakuntzaren luzapentzat jotzen dut. Baliabide horretatik gehien gustatzen zitzaidana zera zen, irudien elkarren segidako iterazioen errepikapena eta degradazioa, hau da, prozesu mekanikoa. Horregatik, lehendik existitzen den irudi bat hartu eta bestelako testuinguru batean kokatzea beste esanahi bat hartu dezan, alegia, esanahiak eta irudiak geruzatan antolatze hori, hasiera-hasieratik interesatu izan zait”. Irudiak LCD mini-monitoreetan eta proiektoreetan erakutsita, Pfeifferrek eskala-aldaketa itzela egin zuen telebista-pantailan izan ohi duten tamainarekin alderatuz gero.