Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
Gorria Berdea Urdina (Red Green Blue), 2022
Inperioa (Empire), 2004
Atalak
Autorretratua iturri gisa (Self-Portrait as a Fountain), 2000
- Izenburua:
- Autorretratua iturri gisa (Self-Portrait as a Fountain), 2000
- Erakusketa:
- Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
- Gaiak:
- Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Konposizioa | Lan-prozesua | Erretratua eta autorretratua | Emozioa | Zinema
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Pfeiffer, Paul
Baliabide anitzak
Collection Museum of Contemporary Art Chicago. Gift of the D.Daskalopoulos Collection donated jointly to the Museum of Contemporary Art Chicago and the Solomon R. Guggenheim Museum 2022.9
Eskultura-instalazio honetan, Pfeifferrek Alfred Hitchcocken Psikosia (1960) filmeko dutxaren eszena birsortu zuen; zinemaren historiako sekuentziarik gogoangarrienetako bat den horretan, Jane Leighek gorpuztutako emakumea hil arte sastatzen du norbaitek. Hemen, aldiz, hiltzailea eta biktima beharrean, segurtasun-kameren sare bat dago Hitchcockena gogorarazten duen dutxan. Jatorrizko pelikulan filmatutako ikuspuntuak birsortzeko asmoz daude kokatuta kamerak, eta haiek jasotzen dutena ondoko segurtasun-monitorean ikusten da telebista-zirkuitu itxiko (CCTV) irudien bidez. Lan honek zinema-izarra bere lekutik kendu eta lehenengo planora dakar aktore ikusezina izan ohi den kamera, zertarako eta beldurra edo esperantza bezalako emozioak eragiteko orduan duen papera azpimarratzeko. Lan honen izenburuak artearen historian izandako aitzindariei egiten die erreferentzia —besteak beste, Bruce Nauman artista ahotik ura dariola erakusten duen Autorretratua iturri gisa (1966) argazkia edo Marcel Duchampen Iturria (1917) izeneko portzelanazko pixontzi readymadea— eta, haiek bezala, objektuen izaera eta haiek hautemateko moduak aztertzen ditu Pfeifferrek.