Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea (Prologue to the Story of the Birth of Freedom), 2000
Atalak
Cross Hall, 2008
- Izenburua:
- Cross Hall, 2008
- Erakusketa:
- Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
- Gaiak:
- Artea eta politika | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Konposizioa | Lan-prozesua | Gizarte-kronika | AEB | Washington | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Bideoinstalazioa
- Aipatutako artistak:
- Pfeiffer, Paul
Baliabide anitzeko diorama paretan sartuta, behatxuloa eta zuzeneko bideo-proiekzioa
Sammlung Goetz, München
Cross Hall lanak Etxe Zurian (Washington D.C.) dagoen izen bereko korridore luze eta zabalari egiten dio erreferentzia. Korridore hori agintariei harrera egiteko, presidenteen erretratuen galeria gisa eta, batez ere, telebistaz ematen diren hitzaldi eta jakinarazpen ofizialak egiteko erabiltzen da. Pfeifferrek eraikinaren arkitektura bikainaren erreplika bat sortu zuen bisitariek elkarri lotuta dauden bi modutan esperimentatu dezaten: behatxulotik begiratuta, hizlariaren zain dagoen oholtza huts baten miniatura arkitektoniko edo diorama ikusten da. Dioramaren barruan kokatutako kamera batek, berriz, eszenaren zuzeneko irudiak jasotzen ditu, eta irudiok horman proiektatzen dira. Lan honek Pfeifferrek irudien manipulazioan duen interesa azpimarratzen du, baina baita kameraren rolarekiko duen ardura ere, zaintzarako ez ezik pertzepziorako gailu ere baden neurrian etengabe interbenituta eta iruditan emana dugun paisaia bisual honetan.