Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
Produktu hutsak erotu egin dira (The Pure Products Go Crazy), 1998
Gaiztakeria zuzen-zuzenean (Kuala Lumpur) [Live Evil (Kuala Lumpur)], 2003
Atalak
Kontaketa luzea (Burrunba oihanean) [The Long Count (Rumble in the Jungle)], 2001
- Izenburua:
- Kontaketa luzea (Burrunba oihanean) [The Long Count (Rumble in the Jungle)], 2001
- Erakusketa:
- Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
- Gaiak:
- Ikuskizunak | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Gizarte-kronika | Komunikabideak | AEB
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Ikus-entzunezkoa
- Aipatutako artistak:
- Pfeiffer, Paul
Bereizmen estandarreko bideoa (koloretan, soinurik gabea; 2 min 51 s), 5,6 hazbeteko LCD monitore margotua eta metalezko egitura
The Museum of Modern Art, New York. Gift, David Teiger
Kontaketa luzea Muhammad Aliren boxeo-borrokaldi ospetsuenen telebista-emanaldietan oinarritutako trilogia da. Honakoak izan zituen aurkari Alik: Sonny Liston Miamin (1964), George Foreman Kinshasan (1974) eta Joe Frazier Manilan (1975). Kontaketa luzea (Suspensea Manilan) piezak Aliren eta Frazierren arteko borrokaldia jasotzen du; askorentzat boxeoaren historiako borrokaldirik onenetakoa izandako hura lehenengo pay-per-view edo ordainpeko emankizunetako bat izan zen, eta garai hartan ikus-entzule gehien bildu zituen zuzeneko telebista-emanaldia izan zen mundu guztian. Saila lantzerakoan, jatorrizko artxiboko metrajea hartu zuen Pfeifferrek, eta irudien hondoa eta lehen planoa alderantzikatu zituen gainjartze-prozesu digital baten bidez; piezetan, boxeolariak kamuflatuta ageri dira itxuraz hutsik dagoen boxeo-ringean, eta inguruko publiko sutsua nabarmentzen du konposizioak. Horrela, Pfeifferrek ikuskizun handi honen erdi-erdian jarri zituen bi kirolari beltzen mamu-itxurako arrastoak.