Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
Santuak (The Saints), 2007
Autorretratua iturri gisa (Self-Portrait as a Fountain), 2000
Atalak
Gorria Berdea Urdina (Red Green Blue), 2022
- Izenburua:
- Gorria Berdea Urdina (Red Green Blue), 2022
- Erakusketa:
- Paul Pfeiffer: Askatasunaren sorrerari buruzko kondairaren hitzaurrea
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Ekimen artistikoak | Gizarte-kronika | Kirola | Komunikabideak | AEB | Zinema
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Garaikidea
- Artelan motak:
- Bideoinstalazioa
- Aipatutako artistak:
- Pfeiffer, Paul
Kanal bakarreko bideoa (koloretan, soinu inguratzailea; 31 min 23 s)
Courtesy the artist and Paula Cooper Gallery
2016 eta 2019 artean, Pfeiffer irakasle aritu zen Georgiako Unibertsitateko (UGA) Lamar Dodd arte-eskolan. Artistak berak dioenez: “Sanford estadioa funtsezko ikergai bihurtu zen UGAn izan nintzen garaian. Klasean egindako esperimentu luze batean, ikastegiko hainbat ikaslek, irakaslek, langilek eta nik neuk aztergai hartu genuen estadioa transmisio-estudio masibo gisa eta AEBko erritual kolektiborik hedatuenetako baten egoitza gisa begiratuta. Hala, arreta-gai berezia izan ziren niretzat UGAko Redcoat banda eta hark partidetan zuen eginkizuna zuzeneko soinua sortzeko eta musikaren bidez publikoa berotzeko orduan”.
Film honek Redcoat Marching Band du ardatz batez ere, eta bere musika-emanaldien mekanismoak arakatzen ditu Georgiako futbol-partida batean lehen planoan filmatutako zuzeneko irudien bidez. Bandak hainbat estilo eta erritmo uztartzen ditu, izan gerra zibilaren aurreko pieza oldarkorrak, Kanye Westen Power (2010) abestiaren eskala hedatzailea zein John Williamsek Superman (1978) filmerako sortutako Krypton kantuaren opera-erregistroa. Partidan zehar gertatzen diren une zirraragarriak inspirazio-iturri hartuta, elkarren batere antzik ez duten musika-pistak uztartzen ditu taldeak ikusleengan sentimendu amankomuna eragiteko. Izenburuko gorria, berdea eta urdina oinarrizko elementuak dira, beren konbinazioaren bitartez transmititzen baitira koloretan telebistaz ematen diren irudi guztiak.