Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz
1 atala. Paris/São Paulo. Modernitaterako pasaporteak
Autorretratua (Manteau rouge) [Auto-retrato (Manteau rouge)], 1923
Caipiratxoa (A Caipirinha), 1923
Panpina (A Boneca), 1928
Autorretratua I (Auto-retrato I), 1924
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta kultura | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Europa | Paris | Brasil | São Paulo
- Mugimendu artistikoak:
- Modernismoa
- Aipatutako artistak:
- do Amaral, Tarsila
Tarsila do Amaral 1886an jaio zen, São Paulo eskualdean kafe-plantazioak zituen familia aberats eta jantzi batean. Haurra zela, pianoa jotzen zuen, eta frantsesa ikasi zuen umezain belgikar batekin.
Tarsilak senideei eta adiskideei esan ohi zienez, brasildarra izateak zer esan nahi duen irudikatzea omen zen bere bokazioa, eta Brasilgo modernitate artistikoa definitu zuen figura nabarmenetako bat izatera iritsi zen azkenean.
Arte-ikasketak egin zituen. Lehenbizi Brasilen, tradizio akademikoko artistekin eta are São Pauloko irakasle itzaltsuekin. Eta, ondoren, Parisen jarraitu zituen. Frantziako hiriburuan, arte- eta kultura-munduko figura ugarirekin jardun zuen harremanetan.
Europa eta Brasil artean eman zuen 1920ko hamarkadaren parte handi bat, eta lengoaia bisual brasildar bat definitzen saiatu zen, modernoa eta autentikoa izango zen lengoaia bat. 1930eko hamarkadan behin betiko itzuli zen Brasilera, eta bere lanak kutsu politikoagoa hartu zuen. 1932an espetxeratu ere egin zuten komunismoaren alde egiteagatik.
Bere ibilbide luzean zehar, Tarsila do Amaral gogotik saiatu zen Brasilgo kulturaren konplexutasuna bere obran adierazten, bai eta berariazko lengoaia plastiko berri bat sortzen ere, Brasilgoa ez beste inongoa zena. 1973an hil zenean, 230 margolan, bost eskultura eta ehunka marrazki, grabatu eta mural utzi zituen.