Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz
4 atala. Brasil kanibala
Urutu, 1928
Posta-txartela (Cartão-postal), 1929
Distantzia (Distância), 1928
6 atala. Paisaia berriak
Patxada III (Calmaria III), datarik gabea [ca. 1960]
Metropolia (A Metrópole), 1958
Iruzkinak
5 atala. LangileakLangileak (Operários), 1933Lurra (Terra), 1943
- Izenburua:
- 5 atala. LangileakLangileak (Operários), 1933Lurra (Terra), 1943
- Erakusketa:
- Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artea eta gizarte iraultza | Artea eta politika | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Gizarte-kronika | Industrializazioa | Komunismoa | Brasil
- Mugimendu artistikoak:
- Modernismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- do Amaral, Tarsila
1929. urtea inflexio-puntua izan zen Tarsila do Amaralen karreran. Zenbait gertakarik markatu zuten, hala nola Brasilen eginiko lehen bakarkako erakusketak eta Oswald de Andraderengandik banandu izanak.
Era berean, 1929ko burtsaren kraka gertatu zen: Tarsilak ondare guztia galdu zuen, eta saldu egin behar izan zituen bere arte moderno europarreko bildumako koadro asko.
1930ean gertatu zen beste gertaera erabakigarri bat: Getúlio Vargasen estatu-kolpea. Haren ondotik, gobernu populista ezarri zuen Brasilen, eta São Paulotik Rio de Janeirora eraman zuten erdigune neuralgikoa. 1937an, erregimen hura bete-beteko diktadura bihurtu zen.
Egoera horrek beste fase bat markatu zuen Tarsilaren karreran, eta bere atentzioa Brasilgo langile-klaseak eta jende pobreak pairatu behar zituzten tentsio eta zailtasunetan jarri zuen.
Aldaketa hura nabari da garaiko margolan soziopolitikoetan, agerian uzten baitute herriarekiko eta, bereziki, langileekiko kezka.
1930eko hamarkadan, Tarsilak ideologia komunista bere egin eta alderdiaren bileretara joateari ekin zion. Horren ondorioz, 1932an kartzelan egotea egokitu zitzaion. Horren eragina nabarmena egin zen haren pinturen edukian eta estiloan ere.
Langile-klaseak bihurtu ziren beren fresko sozialen gai nagusi, eta pastel-kolore bizien ordez tonalitate ilunagoak erabili zituen horietan.
Haren koadroen estiloa Errusian, Brasilen eta Mexikon erabilitako errealismo sozialera hurbiltzen da, baina baita garai hartan bertan Europan baliatutakora ere.
Langileak (Operários), 1933
1933ko Langileak olio-pinturak erabateko aldaketa ekarri zuen Tarsilaren obrara. Ildo horretan, berak esana da:
“Langileak da nire pinturarik garrantzitsuena. São Paulon bertan topatu nuen inspirazioa, gizarte industrialean. Argazkietan eta ezagutzen nituen pertsona batzuen oroitzapen bisualean oinarrituta egin nuen dena”.
Obraren konposizio diagonala Valentina Kulagina artista sobietarraren obran oinarrituta dago.
Koadroak talde etniko eta larruazal-tonu desberdinetako 51 aurpegi erakusten ditu; denak zutik ageri dira, bata bestearen ondoan eta aurrera begira, elkarri begiratu ere egin gabe.
Langileen piramide-egitura horren atzean, fabriketako zenbait tximinia gris ikusten ditugu.
Aurpegi horietako batzuk artistak ezagutzen zituen pertsonenak dira, hala nola Gregori Wartxavtxik arkitektoa eta Elsie Houston abeslaria. Ikus ditzakegu, orobat, Eneida de Moraes aktibista, 1932an Tarsilarekin batera espetxeratua, eta Benedito Sampaio, familia-etxaldearen administratzailea.
Lurra (Terra), 1943
Lurra 1940ko hamarkadako pintura-sail baten parte da, eta bira estilistiko berri bat markatzen du Tarsilaren ibilbidean. Trazu arinak ditu bereizgarri, ia puntillistak.
Mihiseak emakume bat irudikatzen du biluzik, buru txikia eta esku eta oin erraldoiak dituena. Kaktus baten ondoan etzanda ageri da, lugorri-eremu batean.
Obraren izenburuak eta figuraren eta lurraren arteko loturak baliteke erreferentzia egitea garai hartan Brasilen gertatzen ari ziren landa-borrokei; izan ere, nekazariak manifestazioak egiten ari ziren lur guztiak lur-jabe gutxi batzuen eskuetan egotearen aurka.
Hala ere, koadro honetako beste elementu batzuk nolabaiteko aldea iradokitzen dute errealismo sozialetik. Gigantismo onirikoa, konparazio baterako, berezkoagoa da Tarsilaren aro antropofagikoarena. Kaktusaren motiboa berreskuratu du hemen, eta etzanik irudikatutako figurak bat egiten du paisaia ondulatuarekin: Abaporu eta 1928tik 1930era bitarteko obrako pertsonaiak gogorarazten ditu.