Edukira zuzenean joan

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz

3 atala. Primitibismoa eta identitatea(k)

Inauteriak Madureiran (Carnaval em Madureira), 1924

Kokoa (A Cuca), 1924

Brasilgo erlijioa I (Religião brasileira I), 1927,

Macunaímaren bataioa (Batizado de Macunaíma), 1956

Info gehiago

5 atala. Langileak

Langileak (Operários), 1933

Lurra (Terra), 1943

Info gehiago

Iruzkinak

4 atala. Brasil kanibalaUrutu, 1928Posta-txartela (Cartão-postal), 1929Distantzia (Distância), 1928

Izenburua:
4 atala. Brasil kanibalaUrutu, 1928Posta-txartela (Cartão-postal), 1929Distantzia (Distância), 1928
Erakusketa:
Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz
Gaiak:
Emakumea artean | Giza gorputza | Mitoak | Pertsonaia mitologikoak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Sinbologia | Espiritualtasuna | Natura | Brasil | Herri-kultura
Mugimendu artistikoak:
Modernismoa
Teknikak:
Olio-pintura
Artelan motak:
Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
do Amaral, Tarsila

Bere ibilbidearen hurrengo etapan, Brasilgo arte modernoaren mugarrietako bat izango zen “mugimendu antropofagikoa” izenez ezagutu zenari hasiera eman zion Tarsilak.

Hain zuzen ere, Abaporu izeneko pintura bat izan zen mugimendu horren katalizatzailea. Artistak 1928an oparitu zion bere senar Oswald de Andrade poeta eta idazleari, haren urtebetetze-egunean.

Pintura horretan oinarriturik —zeina ez baitago ikusgai erakusketa honetan—, Tarsilak zenbait marrazki egin zituen: horien artean, Oswaldek idatzitako eta 1928ko maiatzean argitaratutako Manifestu antropofagoa lana ilustratu zuena. Hori bai, ikusgai dago sail honetan.

Marrazki horrek gorputza distortsionatuta daukan irudi bat ageri du gainazal berde baten gainean eserita, eta, bertatik, kaktus handi bat sortzen da.

Abaporu izenburuak hizkuntza indigena bateko bi hitz konbinatzen ditu, “giza haragia jaten duena” adierazteko.

Manifestu antropofagoak estilo eta teoria europarrak metaforikoki kontsumitzera bultzatzen zituen artista brasildarrak, identitate brasildar bakarra sortzeko.

Mugimendu haren aldekoek ziotenez, Brasilgo indigenek kolonizatzaile europarrak kanibalizatu zituzten bezala, artista brasildarrek “irentsi” egin behar zituzten Europatik etorritako eraginak, baldin eta Brasilgo kulturarako elikagarriak baziren, kultura kolonialarekiko independentzia aldarrikatzeko modu gisa.

Urutu, 1928

Mito indigena baten arabera, O Cobra grande uraren espiritua da: suge handi baten itxura hartzen du, eta ibai eta lakuen sakonean ezkutatzen da.

Suge hori ur-azalera ateratzen da arrantzaleak ito eta irensteko, baina haren tamaina izugarriak ubideak eta ibai-bideak ere irekitzen ditu, ibai berriak sortzeko eta hazteko.

Pinturan, suge bat ageri da arrautza bat irensteko zorian —jaiotzaren eta berritasunaren sinboloa jatear, alegia—.

Hala, irenstearen eta ur-ibilguak irekitzearen bidez, Urutu sugeak kanpoko eraginak digeritzeko eta bertako iturrietan inspiratzeko kontzeptu antropofagikoa irudikatzen du, arte brasildar berri bat sortzeko.

Posta-txartela (Cartão-postal), 1929

Mugimendu antropofagikoko Posta-txartela lan honetan, 1924tik garatzen ari zen hiztegi artistikoaren elementu guztiak biltzen ditu Tarsilak.

Ikusten dugu nola moldekatzen duen bere ikonografia brasildar ideala eta originala, eta hainbat paisaiatako askotariko elementuak konbinatzen ditu Rio de Janeiroko Azukre-ogia izeneko haitz enblematikoaren inguruan.

Batera ageri dira urdin argi koloreko itsaso epela eta basamortuko kaktusak. Eta Brasil hegoaldeko hirietako palmondoak nahasian ageri dira Amazoniako landaredi tropikalarekin.

Tximinoen eta nagien arteko itxura duten animalia bitxi batzuk atseden hartzen ageri dira zuhaitz baten adaburuan pausaturik, eta modu baketsuan bizikide ageri dira hurbilean dagoen giza etxalde batekin.

Distantzia (Distância), 1928

Fase antropofagiko horretan, Tarsilak kolore biziak erabiltzen jarraitu zuen, eta bere irudimenean sorturiko gaiak eta konposizioak landu zituen.

Haurtzaroko ametsak eta oroitzapenak islatzen ditu bere lanetan, eta objektu errealen irudipenak alegiazko animalia eta asmatutako forma bihurtzen dira.

1928ko Distantzia lanean, naturak zelai edo itsaso berde zirkular eta zentrokide baten itxura hartzen du, eta zeru urdinak ere aurrekoarenak bezain enigmatikoak diren geruzak ditu.

Palmondo ilun bakar bat ageri da hondoan; lehen planoan, berriz, kaktus handi flotagarriak gailentzen dira. Ertz batetik, bestalde, argi-izpi purpura bat sortzen da diagonalean.

Batzuetan, Tarsilaren giro enigmatikoak René Magritteren lanekin alderatu izan dituzte, baita Giorgio de Chiricorenekin ere. Tarsilak, izan ere, Chiricoren zenbait koadro zeuzkan bere bilduma pertsonalean.

Mugimendu antropofagikoaren aldekoek ondo ezagutzen zituzten surrealismoa eta pintura metafisikoa. Tarsilak, alabaina, inoiz ez zuen adierazi korronte europar haietako kide zenik.

BESTE ATALAK

Sarrera

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Iruzkina, 2025

Info gehiago

1 atala. Paris/São Paulo. Modernitaterako pasaporteakAutorretratua (Manteau rouge) [Auto-retrato (Manteau rouge)], 1923Caipiratxoa (A Caipirinha), 1923Panpina (A Boneca), 1928
Autorretratua I (Auto-retrato I), 1924

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Iruzkina, 2025

Info gehiago

2 atala. Brasilgo paisaia asmatzeaMaite-harremana (Romance), 1925Blaise Cendrarsen Feuilles de route I. Le Formose libururako ilustrazio-estudioa, 1924E.F.C.B. (Brasilgo trenbide nagusiak) [E.F.C.B. (Estrada de ferro central do Brasil)], 1924

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Iruzkina, 2025

Info gehiago

3 atala. Primitibismoa eta identitatea(k) Inauteriak Madureiran (Carnaval em Madureira), 1924Kokoa (A Cuca), 1924Brasilgo erlijioa I (Religião brasileira I), 1927,Macunaímaren bataioa (Batizado de Macunaíma), 1956

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Iruzkina, 2025

Info gehiago

4 atala. Brasil kanibalaUrutu, 1928Posta-txartela (Cartão-postal), 1929Distantzia (Distância), 1928

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Iruzkina, 2025

Info gehiago

5 atala. LangileakLangileak (Operários), 1933Lurra (Terra), 1943

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Iruzkina, 2025

Info gehiago

6 atala. Paisaia berriakPatxada III (Calmaria III), datarik gabea [ca. 1960]Metropolia (A Metrópole), 1958

Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz, Iruzkina, 2025

Info gehiago