Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz
5 atala. Langileak
Langileak (Operários), 1933
Lurra (Terra), 1943
Iruzkinak
6 atala. Paisaia berriakPatxada III (Calmaria III), datarik gabea [ca. 1960]Metropolia (A Metrópole), 1958
- Izenburua:
- 6 atala. Paisaia berriakPatxada III (Calmaria III), datarik gabea [ca. 1960]Metropolia (A Metrópole), 1958
- Erakusketa:
- Tarsila do Amaral. Brasil modernoa margotuz
- Gaiak:
- Emakumea artean | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Erakusketak | Gizarte-kronika | Paisaia | Hiria | Brasil | São Paulo
- Mugimendu artistikoak:
- Modernismoa
- Teknikak:
- Olio-pintura
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- do Amaral, Tarsila
1950eko hamarkadan, Tarsilak bere aurreko obra guztia arakatu zuen eta bere lan berrietan aurreko konposizioetako motiboak berreskuratu zituen.
Garai horretan askotariko erregistro formalekin esperimentatu zuen, eta aldatu egin zuen bere estilo artistikoaren ezaugarri ziren forma geometriko eta organikoak erabiltzeko modua.
Tarsilak beti erreparatzen zien inguruko aldaketei, eta Brasilgo hiri-paisaiaren aldaketa irudikatu zuen, batez ere São Paulon. Hiri hartan, gris urdinxka koloreko etxe orratz modernoak nabarmentzen hasi ziren garai bateko etxeen eta landaredi tropikalaren gainetik.
Artistak eguneratuta jarraitu zuen bere garaiko kode bisualekin. 1950eko hamarkadaren amaieran, abstrakzio geometrikoa pil-pilean zegoen artista-belaunaldi berri baten artean, eta Burle Marx paisajistak Brasilgo landarez betetzen zituen bere lorategi kolore aniztunak. 1957an, Oscar Niemeyer eta Lúcio Costa arkitektoek gidatu zituzten Brasilia hiriburu berriko eraikinen diseinuak.
Garai hartan, Tarsilak enkargu eta ilustrazio-proiektu ugari egin zituen. Talde-erakusketetan ere parte hartu zuen, hala nola São Pauloko lehen bi bienaletan eta 1964ko Veneziako Bienalean.
Patxada III (Calmaria III), 1960ko hamarkada
1960ko hamarkadako uneren batean margotutako Patxada III izeneko koadroan, Tarsilak testura abstraktuekin eta pintura informalarekin esperimentatzen du, 1959ko São Pauloko Bienalean elkarturiko artista gazte askok egin zuten bezala.
Antzinako gaiak berriro erabiltzen dituenean ere —koadro honetan egiten duen bezala—, paisaia berriak sortzen ditu triangeluak, zirkuluak, laukizuzenak, eta, oro har, forma geometrikoak erabilita. Badirudi Brasilgo arkitekto modernoen eraikuntza ameslarietako batzuk iragartzen dituela forma horietan.
Metropolia (A Metrópole), 1958
Brasilgo paisaia erabat aldatu zen 1920 eta 1960 artean. Jendea hirietara joan zen, eta presio urbanistikoak erdigunetik haratago eraman zituen etxe orratzak, auzo periferikoetarantz, alegia.
Tarsilak hiriaren alderdi berri hori jasotzen du Metropolia lanean.
Obra horretan, orain hiriaren horizontea osatzen duten superegitura izugarriak erretratatzen ditu, tonu gris, urdin eta moreetan. Oraindik ere bizirik jarraitzen dute zenbait zuhaitzek, eraikin bertikal estilizatuen ondoan lerrokatuta.
Hizkuntza abstraktua erabiltzen du, 1950eko eta 1960ko hamarkadetan São Pauloko eta Veneziako bienaletan berarekin batera obrak erakusten zituzten gazteek bezala.