Ruth Asawa: Atzerabegirakoa
Diseinu komertzialak, 1950eko hamarkadaren hasiera
“Nire eskulturaren hiztegia”
Atalak
“Den-dena dago lotuta”: formen baitako formak, 1950eko hamarkada
- Izenburua:
- “Den-dena dago lotuta”: formen baitako formak, 1950eko hamarkada
- Erakusketa:
- Ruth Asawa: Atzerabegirakoa
- Gaiak:
- Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Lan-prozesua | Eskulturagintza | Black Mountain College | AEB | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Asawa, Ruth
“Eskultura hauek alanbre jarraituz eginda daude […] bolumenak gardentasunez zedarritu […] eta formen baitako formak sortzen dituzte. […] Alanbreak jarraitua izan behar du, eta espazio hutsek horrela hazi diren formak izan behar dute, ezinbestean”. —Ruth Asawa
1949an, Ruth Asawa San Frantziskora joan zen bizitzera, eta bertan geratu zen betiko. Kalifornian arrazen arteko ezkontza debekatzen zuten legeak indargabetu zituztenean, Black Mountain Collegen ikaskide izan zuen Albert Lanier arkitektoarekin ezkondu zen artista, eta familia osatzeari ekin zioten. Horrekin batera, Asawa bere ibilbide artistikoa eraikitzen hasi zen, eta bete-betean eman zitzaion formarekin esperimentatzeari: alanbre kiribilduzko eskulturak eraikitzen zituen espazioan, eta marrazkiak eta estanpazioak, aldiz, plano lauan.
Hautatzen zituen prozesuen baitan aukera berriak bilatzen tematu zen Asawa, eta bilaketa horren emaitza da, hain zuzen, artistaren bereizgarri izan zen eskultura- motiboa: “formaren baitako forma jarraitua”. Honela deskribatu zuen berak: “aldi berean barruan eta kanpoan dagoen forma bat”. Lobulu bakarrean, esfera sorta batek bata bestea biltzen du, eta azalera etengabe bat sortzen. Hurrengo hamarkadetan ere motibo hori lantzen jarraitu zuen Asawak, eta, hala, jarraitutasuna bere lanaren zehar-lerrotzat nabarmendu zuen. “Bai barrualdea bai kanpoaldea erakuts daitezke, eta barrualdea eta kanpoaldea lotuta daude”, esan zuen. “Den-dena dago lotuta, jarraitua da dena”.