Ruth Asawa: Atzerabegirakoa
“Bizitzak berak marrazten du”: Lorategitik, 1980–2000ko hamarkadak
“Etxea dut estudio, orain eta beti”
Atalak
Noe Valley, 1960–2000ko hamarkadak
- Izenburua:
- Noe Valley, 1960–2000ko hamarkadak
- Erakusketa:
- Ruth Asawa: Atzerabegirakoa
- Gaiak:
- Emakumea artean | Arkitektura | Artistak | Artistaren estudioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | AEB | Kalifornia
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Asawa, Ruth
1960rako, Ruth Asawa, Albert Lanier eta haien sei seme-alabei —Xavier, Aiko, Hudson, Adam, Addie eta Paul— txikiegi geratuak zitzaizkien San Frantziskoko hiru etxe. Urte hartan bertan, bikoteak etxe handi bat erosi zuen Noe Valleyn; Asawak deskribatu zuenez, inguru hura “langile- klaseko auzo txiki eta lasaia” zen garai hartan. Etxea 1908koa zen, Walter Ratcliff eta Alfred Jacobsek diseinatua University of California, Berkeley, unibertsitateko Bernard Maybeck irakasle itzaltsuaren —hau da, XX. mende hasieran eskualdeko Arts and Crafts mugimendua hauspotu zuenaren— espirituari jarraikiz. Zedro-oholtxoz estalitako kanpoaldeak bat egiten zuen inguruarekin, eta sukaldeak portxe batera ematen zuen, barruko eta kanpoko espazioen arteko lotura errazaren adierazgarri.
Orokorrean, etxearen diseinuak bizitzaren aisetasun naturala iradokitzen zuen. 1961eko udazkenean familia bertara bizitzera joan aurretik, Lanierrek urtebete eman zuen etxea berritzen, tartean, Asawarentzat estudio berri bat eta gela gehiago sortzeko hondeatze-lanetan. Sarrerako ate itzelak diseinatu zituen Asawak etxerako —atal honetan daude ikusgai—, eta familiak bidexkak eraiki zituen San Frantziskoko hondartzetan bildutako harriekin, baita loreak, usain-belarrak eta barazkiak landatu ere; azken horiek artistaren marrazkien inspirazio-iturri iraunkorra bihurtu ziren. Horrez gain, senide, lagun eta beste artista batzuen aurpegien ehunka maskara paregabe sortu zituen artistak 1966 eta 2000. urteen artean, eta Noe Valleyko etxeko joan-etorrien katalogo bikaina sortu zuen horrela. Maskara horietako zenbait hemen daude ikusgai.